Basque Cuisine Cooking Class






10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Ez etorri Donostiara Euskal Sukaldaritza ospetsuaz gozatzera bakarrik, ikas ezazu euskal jaki tradizionalak prestatzen ere!
Gure sukaldaritzan murgildu eta gure sukaldariak plater zoragarri hauek prestatzen erakutsiko dizu: patata tortilla, bakailaoa pil pil erara, txuleta eta euskal gazta tarta. Hobetu zure sukaldaritzako trebetasunak etorkizunean zure etxean gozatzeko eta euskal gastronomiaren onena familiarekin eta lagunekin partekatu ahal izateko.
Ongi etorri Alde Zaharreko sukalde sekretu batera, Donostiako gastronomiaren bihotzera! Ez da beharrezkoa sukaldari aditua izatea izena emateko, eta ongi etorriak dira sukaldaritza-maila guztiak dituzten pertsonak.
Informazio praktikoa
HIZKUNTZA | Ingelesa |
---|---|
IRTEERAK | Asteazkenak, ostegunak eta larunbatak, 16:45tan Honako hauek izan ezik: urtarrilaren 1, 6, 19 eta 20a, maiatzaren 1a, urriaren 12a eta abenduaren 21a eta 25a |
IRAUPENA | 2 ordu eta 45 minutu |
TOPAGUNEA | Turismo bulegoa-Boulevard 8 Donostia/San Sebastián |
PERTSONA KOPURUA GUTXIENEZ | 2 pax. |
PERTSONA KOPURUA GEHIENEZ | 8 pax. |
PREZIOA | Heldua: 140€ Gaztea (12-17 urte): 130€ Haurrak: ez daude onartuak |
HORNITZAILEA | Local Experts Tours (Donostyle Tours SL) |
OHARRAK | Elikagai-intolerantzien berri ematea 12 urtetik beherakoak ezingo dira jarduera honetara joan |
Erosketa aukerak
- Basque Cuisine Cooking Class
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.