Idiazabal gaztaren bisita gidatua
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Ezagutu milaka urtetan zehar kontserbatutako gazta egiteko tradizioa
Ikas ezazu nola ekoizten den Idiazabal gazta eta proba itzazu gazta sarituak bertako edariekin batera egun erdiko bira honetan Euskal Herriko baserri batean.
Inguru paregabe batean kokatuta, gaztaren ekoizpenari buruzko guztia ikasteaz gain, mendiz eta basoz betetako paisaia harrigarrien ikuspegiez ere maiteminduko zara. Itzulian zehar Segurako hiribildua bisitatuko dugu Gipuzkoa barnealdeko historian murgiltzeko.
Ibilbidea
- 9:00 Irteera Donostiatik
- 9:45 Segura herriko bisita gidatua
- 11:00 Bisita gidatua gaztandegi batera, gazta eta sagardo dastaketarekin
- 13:30 Donostiara iritsiera
Informazio praktikoa
IRTEERAK | Astelehenetik ostiralera 9:00tan |
---|---|
IRAUPENA | 4 ordu 30 min. |
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera (Elebiduna) |
TOPAGUNEA | Hotela/ Apartamentua Donostian |
PERTSONA KOPURU GEHIENEZ | 8 pax |
PREZIOA | Heldua: 130€ Gaztea (12-17 urte):50€* Haurrak (0-11 urte):20€* *Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
HORNITZAILEA | Donostyle Tours SL |
OHARRAK | Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da |
Erosketa aukerak
- Idiazabal gaztaren bisita gidatua
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.