Donostiako badia eta kosta itsasaldia

14
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
catamaran donostia catamaran donostia catamaran donostia catamaran donostia catamaran donostia catamaran donostia catamaran donostia catamaran Donostia catamaran Donostia

Deskribapena

Ausart zaitez Donostiako badia eta kosta itsasotik ezagutzen!

Donostiako arrantza-portu ederretik abiatu eta itsas zabalera abiatuta, leku interesgarri hauek topatuko dituzu: Pasealeku Berria, Urumea ibaiaren ahokadura, Moneoren Kuboak, Zurriola hondartza, Igeldo Mendia, Haizearen Orrazia, Santa Klara uhartea, bai aurrealdeko aldea, bai atzealdekoa, eta hiriko hainbat hondartza.

Deskarga ezazu doan gure audiogida interaktibo berria 4 hizkuntzetan (euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) Appleren App Storetik edo Google Playtik. Bertan, xehetasunez hitz egingo dizugu bisitatzen ditugun interesguneei buruz, haien balio kultural, arkitektoniko edo historikoari buruz, bai eta horien sekretuei buruz ere.

Informazio praktikoa

HERRIA Donostia
TOPAGUNEA/LEIHATILA Kaiako Pasealekua, 14 (arrantza-portuko jatetxeen gunea)
IRAUPENA 40 min aprox.
DATAK ETA IRTEERA ORDUTEGIAK

Apirilaren 1etik ekainaren 10era arte: larunbatak eta igandeak
Zerbitzuak: 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30, 17:30, 18:30

Ekainaren 15etik irailaren 15era: EGUNERO
Zerbitzuak: 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30, 17:30, 18:30, 19:30

Irailaren 21etik urriaren 27ra: larunbat eta igandeetan
Zerbitzuak: 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30, 17:30, 18:30

PREZIOA Heldua: 14€ (> 12 urte)
Gaztea: 7€ (3 - 11 urte)
Umea: Dohainik (0-2)
Senior/Jubilatua: 12 € (+65)
HORNITZAILEA Itxas Tur SL.
OHARRAK Nahitaezkoa da leihatilatik edo eskaileratik igarotzea sarrerak trukatzeko.
Taberna eta komuna itsasontzian.
Maskotak ongi etorriak dira.

Erosketa aukerak

  • Donostiako badia eta kosta itsasaldia
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X