Oria ibaiaren jaitsiera librea kayaken

29
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
kayak-oria-06kayak-oria-05kayak-oria-04kayak-oria-03kayak-oria-02kayak-oria-01

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Gaur egun Euskal Herriko ibaietan ekintza gutxi dagoen arren, antzinan itsasontzi askok nabigatzen zuten Oria ibaitik, pertsonak, animaliak eta merkataritzako produktuak garraiatzen zituztelarik. Guzti honengatik, historia eta istorio askoz beteriko ibaia da Oria. Oriaren jaitsierak paisaia eta balio natural handiko inguruneak ezagutzeko aukera emango digu kayakean.

Arraunetxen biltzen gara, eta bertan aldatu eta gauzak prestatu ondoren, Aginagara eramaten zaituztegu furgonetetan. Bertan, uretara sartu aurretiko azken azalpenak eman eta ekintzari hasiera ematen diogu. Ekintza, aldagelak eta dena kontuan hartuta, 3 ordutan egin daitekeen arren, geratzeko tokiak daudenez, janari pixkat eraman eta lasai hartzea gomendatzen dugu, paisaiaz gozatu ahal izateko. Ekintza berriro ere Arraunetxera iristean amaitzen da.

Ibaia lasaia denez eta galbiderik ez duenez, adin guztietako pertsonentzat da egokia (umeak, gazteak, helduak, adineko jendea…), baina igerian edo txalekoarekin flotatzen jakitea ezinbestekoa da.

Informazio praktikoa

Herria Orio
Hizkuntza Euskara, gaztelania, inglesa
Topagunea

Arraunetxe – Begi Bistan, Orio
Santio Erreka Auzoa, 42, 20809 Aia, Gipuzkoa

Iraupena 3 ordu gutxi gora behera
Ordutegia Irteerak urte osoan zehar
Ordutegia marearen araberakoa, egunero desberdina da: Ikus PDF-a ordutegiekin
Prezioa Helduak: 29 € (BEZ barne).
Gazteak (6 -12 urte): 25 € (BEZ barne)
***Haur bakoitzeko heldu bat egon behar du.
***6 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den jarduera
Gehienez bi haur irteerako.
HORNITZAILEA Kastore Gest SL.
Oharra - Jaitsiera monitorerik gabe egiten da.
- Igeri egiten jakitea beharrezkoa da.
- Jarduera ez da egokia haurdun edo mugikortasun urriko pertsonentzat.
- Hurrengoa eramatea gomendatzen da: Bainujantzia, eguzkitako krema, hankara ondo lotzen diren oinetako edo txankletak, dutxatzeko eta aldatzeko beharrezko gauzak eta janari/edari pixkat.

Erosketa aukerak

  • Oria ibaiaren jaitsiera librea kayaken
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X