Via Ferrata Leitzaran





Deskribapena
Leitzarango Ferrata bideko bisita gidatuak "slow-tourism" esperientzia zirraragarria eskaintzen du ingurune natural ikusgarri batean. Gure gidariarekin batera, K2 (ez oso zaila) den ibilbidea ezagutuko duzue, ibilbidean aurkituko dituzuen eskailerak eta paretak gaindituko dituzue eta Sorginen Zubiaren gainetik hegan igaroko zarete alde batetik bestera dagoen tirolinan zehar. Emozioaz eta paisai ikusgarriaz gain, modu aktiboan ezagutuko dituzue bailara berde honen sekretuak eta historia. Esperientzia ekoturista eta zirraragarria da natura eta abentura maite dutenentzat.
Informazio praktikoa
IRTEERAK | Ikusi irteeren egutegia |
---|---|
IRAUPENA | 2,5 ordu |
HIZKUNTZA | Ingelesa, gaztelera eta euskara |
TOPAGUNEA | Leitzaran bisitarien etxea / Centro de visitantes de Leitzaran Leizotz Auz., 48, 20140 Andoain, Gipuzkoa |
GARRAIOA BARNE | Ez |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 5 pax. |
PREZIOA | 38 € |
HORNITZAILEA | BIZIBIZIKI, S.L.U. |
OHARRAK |
BEHARREZKOA DA: GOMENDIOAK NOLA IRITSI |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.