Flyscharen ibilbidea

28 /pertsonako
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
ruta flysch 4 ruta flysch 1 ruta flysch 3 ruta flysch 5   

Deskribapena

Joan-etorriko nabigazioa egingo dugu Zumaia eta Mutriku artean, Debatik pasatuz, Geoparkeko kosta ikuspegi geologikotik eta kulturaletik ezagutzeko. Txangoan zehar, flyschari buruzko azalpenak emango dizkigute, baita eskualde honetan oso garrantzitsuak izan ziren bizimodu eta ohiturei buruzkoak ere: ontzigintza Zumaian, merkataritza Deban eta balea-arrantza Mutrikun. Ordu beteko tartea izango dugu geure kabuz Mutrikuko portua eta herrigune historikoa bisitatzeko, Monumentu Multzo izendatua.

Informazio praktikoa

IRAUPENA 3 ordu.
HIZKUNTZA Gaztelania.
TOPAGUNEA Txomin Agirre kaia, Zumaia
https://maps.app.goo.gl/UyVx66hbVz22FeRn7
JARDUERAREN
HASIERA
Irteerak: 10:30 eta 16:30. Ikusi egutegia.
PREZIOA Helduak 28€.
1 eta 12 urte bitartekoak 17 €.
Doan urtebetetik beherako haurrentzat.
OHARRAK

Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean. Berokia eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen dugu.

Irisgarritasuna: gurpil-aulkian sartzeko modukoa da 24 ordu lehenago abisatzen bada, ahal izanez gero, marealdi gorenean, pantalanaren maldagatik.

Erosketa aukerak

  • Flyscharen ibilbidea - Goizez
  • 10:30h
  • Flyscharen ibilbidea - Arratsaldez
  • 16:30h
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X