Talaso Zirkuitoa eta bazkaria edo afaria La Perlan

35-tik aurrera
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
La Perla La Perla La Perla La Perla La Perla La Perla La Perla La Perla La Perla La PerlaLa Perla

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Forman jartzeko Talaso zirkuitoa eta dastatze menua

Forman jartzeko Talaso Zirkuitua erabilera eta zirkulazio libreko itsas ibilbidea da, erlaxatzeko egunaren bila ari diren pertsonentzako ezin hobea.

Igerilekuak, jacuzziak, saunak, kontrasteak eta abar. Zurrusten eta tenperaturen bidez, efektu erlaxagarriak eta tonifikatzaileak lortzen dira. Itsasoko uraren onurak eta forman jartzea batzen diren eremua.

Zentroak hirigunetik gertuko gimnasio bat dauka. Gimnasio honek badiara ematen du eta Technogym makinekin hornituta dago.

Talaso zirkuituak hauek biltzen ditu:

  • Hidroterapia-igerilekua
  • Erlaxatzeko igerilekua
  • Jacuzzi panoramikoa
  • Igerileku aktiboa (Aquagym eskolak eta fitness eremua)
  • Sentsazioen labirintoa
  • Ur-oheak
  • Itsasoko lurrun-bainua
  • Izotz-iturria
  • Sauna lehorra
  • Erlaxatzeko egongela
  • Itsasoko uren igerileku eta dutxa hotzak
  • Infragorrien ohatilak
  • Atseden eremua
  • Instalazioek hondartzarako zuzeneko sarbidea eta ikuspegiak dituzte.

Gainera, Talasoterapia eta esperientzia gastronomiko paregabea konbinatzeko aukera eskaintzen dizugu ere. Kontxako badirako bista ikusgarriak eskaintzen dituen espazio atsegin honetan jaki donostiarrak dastatuz borobildu dezakezu eguna. 

Dastatze menuaren eredua

  • Foie terrina sagar konpotarekin eta ogi txigortua mahaspasekin
  • Porru eta bakailao entsalada, hurritz txigortuaren emultsioarekin
  • Amu-legatza shimeji perretxikoekin eta ezkai eta limoi saltsarekin
  • Orein gurdia gaztaina-saltsarekin eta fruitu gorriekin
  • Marakuya- eta cava-sorbetea
  • Banilla karamelizatuaren torrija jogurt bulgariarraren izozkiarekin
  • Ardo beltza Ondua, zuria Gurpila edo arrosa Nafarra, ura eta kafea barne

* Alergia edo intolerantziaren bat baldin badaukazu, jakinarazi iezaguzu mesedez.
* Hemen agertzen den Dastatze La Perla Menua adibide bat besterik ez da, sasoia zein den aldatu egiten da.

Informazio praktikoa

HERRIA Donostia 
HELBIDEA La Perla Centro Talaso-Sport
TALASOAREN ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera: 8:00etik 21:30era
Larunbatetan: 8:30etik 21:30era
Igandeetan: 8:30etik 20:30era
JATETXEA Bazkariak:
Egunero 12:30-15:30

Afariak:
Asteazkenetik larunbatera: 20:00-22:30
TALASOAREN PREZIOA
(2 ORDU)
35€
16-25 años: 28 €
6-15 años: 23€
BEZ barne.

Oharra: Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik, 13:30etik 16:00etara La Perlak eskaintzen duen prezio berezia lortzeko jarri zuzenean haiekin harremanetan.
TALASOAREN (3 ORDU) ETA BAZKARIAREN/AFARIAREN PREZIOA 100€ BEZ barne.
GARRANTZITSUA

Informazio garrantzitsua

Hitzordua erreserbatzea beharrezkoa da (“ez daukat bonurik” aukera sakatuz). Egin zure erreserba

HORNITZAILEA Hoteles y Termas SA

Erosketa aukerak

  • Talaso zirkuitoa
  • 2 ordu
  • Talaso zirkuitoa
  • 3 ordu + bazkaria
  • Talaso zirkuitoa
  • 3 ordu + afaria
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X