Donostiako Aquariuma

14€-tik aurrera /pertsonako
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
visita-aquarium visita-aquarium visita-aquarium visita-aquarium visita-aquarium visita-aquarium visita-aquarium-buzos visita-aquarium-peces01 visita-aquarium-peces03 visita-aquarium-peces04 visita-aquarium-peces05 visita-aquarium-peces06 visita-aquarium

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira.

Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa 1928koa da, eta Gipuzkoako itsas ondarea zein itsasgintzakoa biltzen ditu bi solairutan. Bertan, nabarmentzekoa da euskal balea baten eskeleto handia, baita Kantauri itsasoa ardatz duten akuario ugari, 200 espezie baino gehiago biltzen dituztenak, eta 360º ko tunel ospetsua ere. Halaber, askotariko espezie tropikalak ikus daitezke.

Informazio praktikoa

HIRIA Donostia 
HELBIDEA AQUARIUMA, Carlos Blasco Imaz Plaza, 1. Sarrera nagusia.
HIZKUNTZA Euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa.
ORDUTEGIA

Urritik martxora:

Asteartetik ostiralera:
10.00etatik 19.00etara (Azkeneko sarrera Museoa itxi baino ordubete lehenago)
Astelehenetan ITXITA,
zubia erortzen denean izan ezik
Asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan:
10.00etatik 20.00etara (Azkeneko sarrera Museoa itxi baino ordubete lehenago)

Aste Santua: Egunero 10.00etatik 20.00etara

Apirila, maiatza, ekaina eta iraila:
Astelehenetik ostiralera: 10.00 - 19.00
Asteburu eta jaiegunetan: 10.00 - 20.00

Uztaila eta Abuztua:Egunero 10.00etatik 20.00etara

Itxita urtarrilaren 1ean eta 20an eta abenduaren 25ean

PREZIOA Helduak: 14€
Umeak (4-12 urte): 7€
Murriztua (erretiratuak eta ikasleak ): 10€
0-3 urte: Doan (sarrera gabe)
BEZ barne
GARRANTZITSUA *Sarrerak ez du lehentasunik bermatzen, lehiatilatik pasatzea beharrezkoa izango delarik.
*Takilla ordu bat lehenago ixten da.
*Ikusteko ezintasuna duten pertsonak soilik sar daitezke itsu-txakurrarekin.
*Sarrera murriztuak agiriz frogatu behar dira leihatilan.
*Online sarreren erosketa egun berean goizeko 8:00ak arte egin daiteke
HORNITZAILEA Fundacion Oceanografica de Gipuzkoa

Erosketa aukerak

  • Donostiako Aquariuma
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X