Arabar Errioxako bi ardotegira bisita dastaketa barne



Deskribapena
Zatoz Errioxako ardoen mundua ezagutzera, mundu mailan famatua den ardo ekoizpen lurraldea, egun bakarreko bisita motzean Donostiatik irtenda. Bi bodega bisitatu gure eskutik, dastaketa bi bodegetan barne (guztira 5 ardo dastatuko ditugu), eta galdu zaitez Laguardiako kaleetan zehar. Bisitan Laguardiako taberna batean hiru pintxo eta hiru ardo dastatuko ditugu. Garraioz furgonetan edo autoz egingo da beti ere gehienezko 8 pertsonako taldeetan.
Ibilbidea
- Irteera
- Upeltegi tradizionalaren bisita Laguardiako Hiribilduan
- Guardiara bisita
- Guardiako upategi handiena eta modernoena bisitatzea
- Pintxo bazkaria
- Topagunera itzultzea
Informazio praktikoa
BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Guardia (Araba probintzian) |
---|---|
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera (elebiduna) |
IRTEERAK | Egunero 9:00etan Urtarrilak 1, 6 eta 20, eta abenduak 24, 25 eta 31 izan ezik. |
IRAUPENA | 8 ordu |
TOPAGUNEA | Hotela/apartamentua Donostian |
GARRAIOA BARNE | Bai, garraio pribatuan |
PREZIOAN BARNE | Bi ardotegiko bisita, 6 ardoren dastaketa, Laguardiako bisita barne 3 pintxo eta 3 ardo barne bertako taberna batean. |
PREZIOA / IRTEERA | Prezioa talde osoaren irteera bakoitzeko da eta parte-hartzaile kopuruaren arabera aldatzen da: 2 pertsona gehienez:660€ 4 pertsona gehienez: 950€ 6 pertsona gehienez: 1.330€ 8 pertsona gehienez: 1.650€ |
HORNITZAILEA | Local Experts Tours (Donostyle Tours SL) |
OHARRAK | Hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da bisitaren ordua eta topagunea zehazteko. |
Erosketa aukerak
- Arabar Errioxako bi ardotegira bisita dastaketa barne - Irteera pribatua
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.