Gaztelugatxe eta Gernikako ibilbidea

150-tik aurrera
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
CASA JUNTASCASA JUNTAS CON GRUPOCopia de Copia de LocalExpertsTour Gernika 016

Deskribapena

Ezagutu ezazu Bizkaiako zatirik politena egun bateko txangoan Donostiatik hasita. Maitemin zaitez X. mendeko Gaztelugatxeko San Juan Ermita xarmangarriaz eta igo bere 241 eskailerak gailurreraino iristeko eta bere bista zoragarriez gozatzeko. Game of Thrones-en zazpigarren denboraldia hemen filmatu zen, beraz, ezagutu Dragonstone!

Indarrak berreskuratzeko geldialdi labur baten ostean, Euskal historiaren zati garrantsitsuenetako bat ezagutu ezazu Gernikan. Bidean zehar geldialdia egingo dugu Picassoren margolanaren muralean.

Ibilbidea

  • Irteera
  • 09:00etan irteera Donostiatik
  • 10:30etan Gaztelugatxeko San Juanera iritsi eta 2 orduz ermita bisita
  • 13:30 Gernikara iritsi eta atseden laburra indarrak berreskuratzeko
  • 14:00 Gernikara bisita gidatua 16:15 Donostiara iristea
  • 16:30 Donostiara iritsiera

Informazio praktikoa

HIZKUNTZA Ingelesa eta Gaztelera 
IRTEERAK Egunero 9:00tan, urtarrilaren 1, 6 eta 20a eta abenduaren 24, 25 eta 31 izan ezik
TOPAGUNEA Hotel/ apartamentua Donostian
IRAUPENA 7 ordu 30 minutu
PREZIOA 2 heldu: 590 € (prezioa irteerak)
3-4 heldu: 230 € (prezioa pertsonako)
5-6 heldu: 185 € (prezioa pertsonako)
7-8 heldu: 150 € (prezioa pertsonako)
Gazteak 12-17 urte: 50 €
Umeak 0-11 urte: 20 €
HORNITZAILEA Local Experts Tours (Donostyle Tours SL)
OHARRAK Hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da bisitaren ordua eta topagunea zehazteko.

Garrantzitsua: Une oro kontuan hartu beharko dira sarbide-puntuetan ematen diren aholkuak, eta osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatu beharko dira. Komeni da bisita-egunerako (Euskalmet) aurreikusitako klimatologia kontsultatzea, eta muturreko gertaera klimatologikoen kasuan agintariek emandako gomendioak jarraitzea. Alerta laranja dagoen egunetan, eta osasun-gorabeherak saihesteko, Gaztelugatxeko San Joan ermitara ez igotzea gomendatzen da, kaltetutako orduetan. Nolanahi ere, nork bere burua babesteko neurriak hartzea gomendatzen da, hala nola oinetako eroso eta egokiak eramatea, eguzkitik babestea eta behar bezala hidratatzea.

Erosketa aukerak

  • Gaztelugatxe eta Gernikako irteera pribatua
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X