Bilbo, Guggenheim Museoa eta Gaztelugatxe bisita

235
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
excursiones-gaztelugatxe excursiones-gaztelugatxe2 excursiones-bilbao-guggenhe excursiones-guggenhein-pupp excursiones-bilbao-guggenhein excursiones-bilbao-guggenhe excursiones-bilbao-guggenhe

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Bizkaia probintziak ehundaka leku Eder dauzka baina zaila izango da San Juan de Gaztelugatxe bezalako lekurik aurkitzea, Bermeo eta Bakio artean. Ezagutu gurekin Gaztelugatxeko ermitaren historia bertara iristeko igo beharreko 241 eskaileretan gora joanda, eta ondoren Bilbo hiriko Alde Zaharra eta ibai ertzeak ikusita Guggenheim museoa ezagutzeko aukera izango duzu.

Ibilbidea

  • Irteera 09:00etan
  • 10:30 Gaztelugatxe
  • 12:00 Bilboraino garraioa
  • 12:40 Bilbora bisita eta pintxo bazkaria
  • 15:30 Guggenheim museoko bisita
  • 18:00 Hasierako puntura itzulera

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Bilbo, Guggenheim museoa eta Gaztelugatxeko Doniene, Bermeon (Bizkaia probintzian dauden udalerriak dira)
HIZKUNTZA Ingelesa eta gaztelera
IRTEERAK EGUNERO (irailak 22 arte, barne)

Irailaren 24tik aurrera: asteartetik igandera

Salbuespenak: urriaren 19an, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean, 6an, 20an.
IRAUPENA 9 ordu
TOPAGUNEA **Hotel/Apartamentua Donostian
 PREZIOAN BARNE Garraio pribatua. Bertako gida. Bazkaria barne (4 pintxo 4 edari). Guggenheimeko sarrera
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 8 pertsona
PREZIOA 235€ helduek
50€ 12 eta 17 urte arteko gazteek *
20€ 0 eta 11 urte arteko umeek *
*Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta
HORNITZAILEA Donostyle Tours SL
OHARRA Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera.
**Erosketa egitean, adierazi ostatua. Hornitzailea zuzenean jarriko da zurekin harremanetan tourraren bezperan, harremanetarako emandako informazioaren bidez (posta elektronikoa eta telefonoa), jasotzeko ordua eta leku zehatza berresteko.

Erosketa aukerak

  • Gaztelania
  • 09:00h
  • Ingelera
  • 09:00h
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X