Oñati eta Arantzazuko Santutegia bisita

89
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
Arantzazuko santutegiko ikuspegia CLAUSTRO SAN MIGUEL 1 CLAUSTRO SAN MIGUEL 2 CLAUSTRO SAN MIGUEL 3 CLAUSTRO SAN MIGUEL 4

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Egin bat gurekin eta gozatu goiz zoragarri batez Gipuzkoako barnealdean. Duela gutxi, turismoa egiteko munduko herririk onenetakoa izendatu dute Oñati, turismoaren munduko erakundearen arabera. Sancti Spiritus unibertsitatea Oñatiko erakargarrienetako bat da, baina ez da bakarra, San Miguel eliza, Bidaurreta monasterioa, Foruen plaza, Santa Marina plaza edo Antia, Madinabeitia eta Baruekua jauregiak.

Jarraian, Arantzazuko santutegia bisitatuko dugu. Elezaharraren arabera, Rodrigo de Balzategi izeneko artzain bati Ama Birjina agertu zitzaion elorri baten gainean, eta honek, harrituta, galdetu zion: "Arantzan zu?" (Zu elorri batean?) Hurrengo mendeetan fraide frantziskotarrek debozio- eta erromesaldi-leku bihurtu zuten Arantzazu, eta artearen eta kulturaren erakusle.

Informazio praktikoa

HIZKUNTZA Gaztelera eta ingelesa (Elebiduna)
IRTEERAK Ostegunetan eta larunbatetan 9:00tan
IRAUPENA 6 ordu
EZ BARNE Bazkaria
TOPAGUNEA Donostiako bus geltokia. Federico García Lorca, 1
PERTSONA KOPURUA GEHIENEZ 30 pax.
PREZIOA

Heldua: 89€
Gaztea (12-17 urte): 50€*
Haurra (0-11 urte): 20€*
*Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta

HORNITZAILEA Donostyle Tours SL
OHARRAK Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera
Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da
Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da

Erosketa aukerak

  • Oñati eta Arantzazuko Santutegia bisita
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X