Lourdes Santutegira bisita










Deskribapena
Bisitatu Bernadeteren Etxea, non Ama Birjinaren agerpenak gertatu ziren, eta miretsi San Pio X.aren Basilika ikusgarria. Birjinaren Basilika eta Sortzez Garbiaren Basilika une sakonak eta otoitzerako gune bereziak izango dira zuretzat. Parte hartu kioskoan kandelak uzteko ohitura hunkigarrian, itxaropenaren ikur gisa. Sentitu lotura espirituala Ama Birjinaren Haitzulo enblematikoan eta eraman oroitzapen berezi bat bertako oroigarri-dendetatik. Zatoz eta bizi Lourdeseko espiritualtasuna, historia eta edertasuna!
Ohar garrantzitsua EBtik kanpoko bisitarientzat: Ez ahaztu pasaportea ekartzea, ibilbidean mugak zeharkatuko ditugulako.
Ibilbidea
- 8:30 - Irteera Donostiatik
- 10:30 - Lourdesera iritsiera
- 11:00 - Bernadeteren Etxea eta San Pio X.aren Basilika
- 12:00 - Bazkaria
- 13:30 - Sortzez Garbiaren Basilika eta Birjinaren Basilika
- 14:15 - Ama Birjinaren Haitzuloa
- 15:00 - Lourdesetik irteera
- 17:30 - Hasierako puntura itzulera
Informazio praktikoa
IRTEERAK | Egunero 08:30etan, urtarrilak 1, 6, eta 20, abuztuak 15 eta abenduak 24, 25 eta 31 izan ezik. |
---|---|
IRAUPENA | 9 ordu |
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera |
TOPAGUNEA | **Hotel/Apartamentua Donostian |
PREZIOAN BARNE | Aire girotua duen ibilgailu pribatuan garraioa. Esperientziadun gida pribatua. Bazkaria jatetxe batean. |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 8 pertsona |
PREZIOA | Helduak: 340€ Gazteak (12-17 urte): 50€* Haurrak (0-11 urte): 20€* *Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
HORNITZAILEA | Local Experts Tours (Donostyle Tours SL) |
OHARRA | • Oinetako eta arropa egokiak eramatea ezinbestekoa da. • Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera. **Erosketa egitean, adierazi ostatua. Hornitzailea zuzenean jarriko da zurekin harremanetan tourraren bezperan, harremanetarako emandako informazioaren bidez (posta elektronikoa eta telefonoa), jasotzeko ordua eta leku zehatza berresteko. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.