Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Adarra Saria 2026: Pantxo eta Peio

21 Ekaina 19:00
Antolatzen du: Donostia Kultura + Victoria Eugenia Antzokia

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia

Adarra Saria emango zaio euskal musikaren ondareari ekarpen handia egin dion musikari edo ekimen bati, hamahirugarren urtez. Saria ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Victoria Eugenia Antzokian banatzen da urtero.

Pantxoa eta Peio bikote aitzindariak 2026ko Adarra Saria  jasoko du oholtzan Jon Insausti Donostiako alkatearen eskutik eta segidan kontzertua eskainiko dute Iñaki Dieguez (eskusoinua), Mixel Ducau (gitarra), Dánae Riaño (baxua), Gorka Pastor (teklatuak) eta Josu Erbiti (perkusioa) musikariez lagunduta.

Garaian, ehundaka kantaldi eskaini zituen Peio eta Pantxoa bikoteak Euskal Herri osoan barna. Milaka lagun, milaka bizipen, milaka kilometro.

2027ko urtarrilean eskainiko dituzten azken bi kantaldien aurretik, berrogei urtetik gorako ibilbidetik gogoan iltzatuak dituzten zenbait toki hautatu dituzte, bikotearentzat garrantzia sinboliko berezia dutenak, azken bira bat egiteko.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.