Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Anabel Alonso: ‘La mujer rota’

09 Iraila 19:30 – 10 Iraila 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura + Victoria Eugenia Antzokia

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 10 / 24 €
Ordua: OSTIRALA 9: 19:30 | LARUNBATA 10: 19:30

(gaztelaniaz)

Anabel Alonso da La mujer rota antzezlaneko protagonista, Beauvoirren kontakizun nabarmenenetako bat. Narrazioa da sortzez, baina egituraren bidez, esperientzia eszeniko bizia bihurtzen da bakarrizketa, bere egia gordinki eta apaingarririk gabe azaltzen duen emakumezko ahots batean ardaztuta.

Urtezahar gaua. Murielle etxean da, bakarrik. Kaleko hotsekin eta bizilagunen ospakizun oihuekin ezin du lorik hartu. Gaubeila horretan, oroitzapenek orainaldi saminari egin beharko diote aurre, eta are itxura okerragoa duen etorkizunari. Galdu duena, kendu diotena, porrota eta bakardadea, horrek guztiak jokoz kanpo utzi dute, eta linboan noraezean dabil, bizirik irautearen eta hiltzearen arteko ezbaian. Haren benetako tragediak –aldi berean komedia dena– txiki-txiki eginda utzi du bere autoestimua, emakume gisa, emazte gisa, ama gisa eta alaba gisa.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.