Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

‘Argiaren itzala’

24 Apirila 10:00 – 21 Ekaina 20:00
Antolatzen du: San Telmo Museoa

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia
Ordua: Asteartetatik igandeetara: 10:00 – 20:00

Gaurko euskal dantza eta azken 60 urteetako bilakaera ezin daitezke ulertu Argia gabe. Argiak, Marian Arregiren eta Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean, 60ko hamarkadatik hona egindako lanak dantzaren geografia zabaldu du.

Herriz herri egindako landa-lanak 36ko gerraren eta errepresioaren eraginez betirako galtzear zeuden hainbat dantza, doinu eta janzkera ahanzturatik erreskatatu zituen. Dantzak, mugimenduan dauden sinbolo gisa ulertuta, ikerketa lan horren ardatza izan ziren. Hori guztia San Telmo Museoaren babesean sortu zen, elkarlanean, taldeari egoitza eta ikerketarako museoko materialak eskainiz. San Telmora 60 eta 70eko hamarkadetako euskal kulturaren biziberritzearen sustatzaileak gerturatzen ziren eta Argiaren entseguak ideia berrien laborategi bilakatu ziren. Laborategi hark euskal dantza eraldatu eta biziberritu zuen. Erakusketa hau da iraultza horren kronika.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.