Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Ékoma Teatro: ‘Lo peor que le puede pasar a un niño’

20 Azaroa 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura + Literaktum

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 12 €

(gaztelaniaz)

Javier Liñera eta Ékoma Teatroren antzezlan honek gizon batek izan behar duenaren ideia nola eratzen eta hausten den du ardatz, ikuspegi pertsonaletik abiatuta, kolektibo bihurtzen dena.

40 bat urteko gizonezko batek eta bere alter egoak, Barbiek, bizitza-nekropsia egingo dute. Horrela, alez ale gizonak jakinaraziko digu nolakoa izan zen umetan, nola bizi izan zituen nerabezaroa eta heldu-aroa, zer nolako eragina jaso zuen irakasle, aita, aitona, lagun eta bere bizitzan izan diren gainerako gizonezkoengandik. Poliki-poliki bere maskulinitatea nola eratu den erakutsiko digu. Horixe da antzezlanaren abiapuntua, maskulinitatea deseraikitzeko bidea, zer den maskulinoa eta zer ez, nola eratu zen gure haurtzaroan odolez eta suz iltzatu ziguten maskulinitatearen kontzeptua, eta zer nolako bilakaera izan duen… zer da maskulinoa izatea?

Honela laburbiltzen du konpainiak antzezlana: “Antzezlan ausarta, gogoeta eginaraziko diguna eta behar-beharrezkoa, ikusleok zuzenean gonbidatuko gaituelako gure barruan begiratu eta ordura arte ziurtzat jo dugun hori berrikustera”.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.