Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Ertza: ‘Kandela & Erre’

03 Urria 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 10 €

Ertza konpainiaKandela & Erre lana taularatuko du: “Zertarako balio du kandela itzali batek? Gehienez ere, apaingarri gisa. Argia egin nahi badu, kandela piztuta egon beharko da; eta piztuta baldin badago, kandela erre egiten da. Kontsumitu egiten da.

Gure bi pertsonaiek, aita-alabak badira ere, eta etxe berean bizi diren arren, gutxi dakite batak besteaz. Badirudi azken egun hauetan joera hori aldatzera doala, edo gutxienez aldatzeko ahaleginak egingo dituztela; baina horretarako, belaunaldien arteko arrakala, sexualitatea, genero identitatea eta abertzaletasuna bezalako gaiei aurre egin beharko diete.

Bien helburu nagusia, ahalik eta hobekien bizitzea bada ere; bakoitzaren desirek aurrez aurre topo egiten dute bestearenekin. Hori bai, ederki asko ikasi dutena, kandela bezala, gu guztiok egunen batetan itzali egingo garela da.
Orduan, bizitza bera borroka galdua bada, zergatik hainbeste beldur bidean huts egiteari? Ez al litzateke okerragoa, bizitza honetatik argi izpirik ere egin gabe pasatzea?”.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.