Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Harun Farocki efektua

08 Iraila 12:00 – 13 Iraila 20:00
Antolatzen du: Tabakalera

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia
Ordua: ASTEARTETIK IGANDERA: 12:00 – 14:00 | 16:00 – 20:00

Atzera begirako erakusketa honek hirurogeiko hamarkadan ekoitzitako film militanteen aukeraketa zabal bat eskaintzen du ―horietako batzuk duela gutxi zaharberrituak―, lehen aldiz. Hala, erakusketak irudi operatiboari buruzko lanak hartzen ditu abiapuntutzat; «irudi horiek ―egileak berak esango lukeen bezala― ez dira ez entretenitzeko ez informatzeko eginak». Lehen Golkoko Gerraren ondorioz, zabal eta sakon ikertu zituen Farockik bideozaintza eta ikusizko gailuen bidez inplementatutako gerra-teknologiak. Hainbesteraino, non Farocki aitzindari izan zen irudiak makinen bidez ekoizten eta irakurtzen diren garai hau aurreikusten.

Harun Farocki efektua erakusketak XX. mendeko ibilbide kritiko distiratsuenetako bat du ardatz. Farockiren lana aldi berean da kritikoa, pedagogikoa eta soila, eta esperientzia-modu berri bat inauguratu du museoan, bisitariak eragile aktibo bihurtzen dituena. Instalazioak eta obrak espazio jarraitu batean biltzeak egileak berak soft montage (muntaketa biguna) deitu zuena sortzen du: muntaketa horretan, obra bati begira gaudela, beste batzuk ikusten hasten gara begi-bazterretik. Erakusketaren osagarri, adingabeentzako eta familientzako proiekzioak, tailerrak eta jarduerak antolatu ditugu; izan ere, Farockik eskaintzen digun zinema —egile zailaren ospea izan arren— guztiz gardena da.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.