Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Hilario Rodeiro Quinteto

27 Otsaila 19:00
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia

(jazz-a)

Hilario Rodeiro QuintetoPausa jazz diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Pausa barneko lasaitasunaren, isiltasunaren alegatua da. Bobo Stenson edo Mats Eilertsenen jazz europarra du inspirazio iturri Hilario Rodeirok, musika tradizionala eta jazz modernoa uztartuz, iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa balitz bezala, 2024ko diskorik barnerakoi, liluragarri eta misteriotsuenetako batean.

Gordon Lee, Ilja Reijngoud, Bob Sands eta Deborah Carter artisten kolaboratzailea, Euskal Herrian bizi den bateria jotzaile, ekoizle eta konpositore galiziar honek dantza garaikidearen mundura ere zabaldu ditu bere konposizioak.

Juan de Diego (tronpeta), Mikel Andueza (saxu altua), Julen Izarra (saxo tenorra eta sopranoa), Kike Arza (kontrabaxua), Hilario Rodeiro (bateria eta musika-konposizioa)

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.