
MAITALDIA. Awen – The Sacred Veil
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Malandain Ballet Biarritz eta Avignongo Operako Balleta
Bigarren programa honekin, zeremonia intimo eta sakratu batera gomitatzen gaitu Martin Harriague-k, Avignongo Operako Baletako 14 dantzariek antzezten duten obra koralaren bitartez. Dantza begiratzen den bezainbat sentiarazteko idatzi obra zizelkatu eta sentibera osatu du ahal bezain sakonki murgil gaitezen Awen obraren bitartez.
Aita Santuen Jauregiko kaperarako sortua, Awen lanak gu moldatzen gaituzten horiek deitzen ditu gogora, handienetik intimoeneraino. Eric Whitacre estatubatuar konpositorearen The Sacred Veil musikak distira egiten du hamabi mugimenduko obra honetan; maitasuna, galera eta absentziaren harago loturak duen iraunkortasuna aztertzen ditu. Intentsitate arraro eta argitsu batez beterik, arnasa eta keinua hemen sakonki gorpuzten dira, ahotsen haragia gorputzenarekin bat eginez.