Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Virginia Imaz + Oihulari Klown: ‘Akelarre’

31 Urria 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 12 €

(gaztelaniaz)

Oihulari Klown konpainiaren lan honetan Virginia Imazek Pauxa sorgin-ikastunaren rola jokatzen du, eta ikusleak Akelarre inprobisatu batera gonbidatzen ditu. Kontatu digutenarekin zerikusirik ez. Sorginak jendea dira eta jendea den bezala denetarik dago: onak eta txarrak, eskuzabalak eta zekenak, sozialak eta antisozialak, baina sorginak beti dira zaharrak eta jakintsuak.

Gazte eta helduentzako klown parodia dibertigarria. Ikusleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko hartuta, feminizidio historikoari eta egungoari buruzko kezkak partekatzen ditu, sorginaren estereotipoaren berrikuspen batean, non arinkeriaz hartutako pertsonaiaren tribializazioak, emakumeen aurkakoa biolentzia estaltzen duen.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.