Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran

13 Azaroa 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura + Literaktum

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 15 €

Xabier Amurizak, Agus Barandiaran bide lagunarekin, musika eta koplak uztartuko ditu ekitaldi honetan, 85 koplen zentzua eta mamia aztergai. Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, bere bizitzaren errepasoa egingo du hauek aitzakia bihurtuz.

Amurizaren amonak astero egiten omen zituen erromeriak baserri aurrean, pandero bat eskutan hartuta eta bere ahotsaren laguntzarekin, dantzan jartzen zituen auzokideak. Ez zen bakarrik jaia, bizitzeko modu bat ere bazen, bertan saltzen zituen jaki eta edariekin bizi zelako bera.

Mundu horretatik dator Amuriza, etxean ezagutu ditu erromeriak, eta bertan abesten ziren kopla haietan biltzen ziren istorioak arakatzen eman du bizia… ez ziren letrak bakarrik, argazkiak ziren, momentuko irudiak: mendian elurra, auzoko astoa, baserriko mutilzaharra… hamaikatxo bizipen.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.