Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Erosketak

Gastronomia

Ezagutu zure ahosabaiari gozamena emango dioten Donostiako dendak. Bertako produktuak, artisau-produktuak eta gustu eta poltsiko guztietara egokitzen diren zapore jatorrak.

AITOR LASA GAZTATEGIA

AITOR LASA GAZTATEGIA

Zorroztasunez eta maitasunez hautatutako eskuz egindako gazta, onddo, basoko perretxiko eta norberak egindako bertako beste hainbat produktu naturalen aukera zabalena, zerbitzurik onena eskaintzeko.
ARAMENDIA PASTELERIA

ARAMENDIA GOZOTEGIA

Aramendia Goxotegiak artisau-produktuak eskaintzen ditu: pasioa, irina eta lehen kalitateko gurina, arrautza, azukrea, ura, kakaoa, fruta eta mimoa.
BOMBONERÍA LEONIDAS

BOMBONERÍA LEONIDAS

Ezagutu txokolate belgikarraren benetako zaporea Donostiako Leonidasen. 50 bonboi mota baino gehiago, tabletak eta xehetasun bereziak Arrasate kaleko 46. zenbakian. Ezin hobea oparitzeko edo gozatzeko. Zure zain gaude!
BOMBONERIA MAITIANA

MAITIANA

Maitiana bonbonboneria, Donostiako bonbonboigintza. Bertako lantegia, artisauak 1949tik. Txokolate-aretoa
CASA OTAEGUI

CASA OTAEGUI

Otaegui etxea, 1886an sortua, Donostiako gozotegi zaharrena da. Panchineta® duela 90 urte baino gehiago sortu zen, eta artisautza tradizioa eta kalitatea uztartzen ditu. Hiru denda ditu, eta Narrika kalean zaharberritua nabarmentzen da, ikur historikoa.
GARRARTE

GARRARTE

Gozogileak 1880. urteaz geroztik. Produktuak osagai naturalekin prestatzen dituzte. Espezialitatea: garrapinatuak, gozokiak, turroiak, txokolateak, etab.
IZARBIDE

IZARBIDE

Produktu ekologikoen aukera hoberena eskaintzeko taldean lan egiten dugun tokiko denda-taldea.
LA PEROLA

LA PEROLA

Gure etxetik zurera, eramateko prest. Ahaztu sukaldean aritzea, baina ez ondo jateaz. Gure sukaldaritza tradizionalak betiko errezetak berreskuratzen ditu, egunero etxean bezala jateko ohitura osasuntsura itzultzeko.
Blog

Donostiaren zaporea duten errezetak

Gure sukaldaritza donostiar jator batek bezalaxe dastatu nahi baduzu ere, errezeta goxoen sorta bat uzten dizugu gure blogean, zuk zeuk presta ditzazun.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.