Plan jasangarriak
Planeta denon etxea bada, gure logela da hiria. Hortaz, hiria zaintzea eta errespetatzea da lehen pausoa. Goza dezagun Donostiaz, baina zain dezagun haren nortasuna, aurrerantzean ere gozatzen jarraitu ahal izateko.
Donostian plan jasangarri guztiez gozatzera gonbidatzen zaitugu!
Zure kabuz ezagutu dezakezu guztia edo, nahi izanez gero, erosoago, tokiko gida edo enpresa baten bidez, toki bakoitzeko gauza esanguratsuenen berri emateko eta gidatzeko. Hau da ingurumenarekin konprometituta dauden pertsonentzako eta bisitatzen dituzten tokien benetakotasuna errespetatu nahi dutenentzako Donostia.en respetar la autenticidad de los destinos que visitan.
Donostiak euskal kulturaren esentziari eusten dio oraindik. Kaleetan, pertsonetan, gastronomian eta herriko festetan agerikoak dira milaka urteko herri honen ohiturak.
Donostian oso agente turistiko onak ditugu eta hiriko sekretuak eta bertako jendea ezagutzen lagunduko dizute. Toki eta ibilbide autentikoak, toki turistiko eta bisitatuenetatik urrun. Esperientzia ahaztezinez gozatu eta gure kultura eta tradizioak askoz ere hobeto ezagutuko dituzu!
Erraza eta segurua da oinezkoentzat pentsatuta dagoen hiritik mugitzea, tokikoekin nahastea, eta hiri eta ingurune pribilegiatuez gozatzea. Donostia hiri irekia eta abegitsua da, turismo jasangarri, errespetuzko eta kalitatekoarentzat.
Donostia ez da bakarra. Asko daude. Hiria osatzen duten auzoak beste. Ezagutu ezazu Donostiarik autentikoena, ezagutu itzazu auzoak!