Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Behobia – San Sebastián lasterketan parte hartzeko dortsal bat irabazi nahi al duzu?

Azaroa, Donostian, altetismoaren hilabetea da. Hilabete honetan korrikalarien egutegiko bi hitzordu galduezin ospatzen dira hirian: Behobia – San Sebastián, 2026eko azaroaren 8an eta Donostiako Maratoia, 2026ko azaroaren 22an.
Urtero mundu osoko korrikalariak hurbiltzen dira Donostiara bi lasterketa hauetan korri egiteko eta 2 egunez bada ere, hiriaz gozatzeko. Korrika egiteaz gain hiria ezagutzeko aprobetxatu nahi baduzu, jarraitu aholkutxo hauek!

Aprobetxatu hemen zaudela Donostiaz gozatzeko

Non jan dezaket?

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

Eta lasterketa amaitutakoan…

Erlaxatu nahi dut! Hiriko korrikalariekin hitzegingo bazenu aho batez esango lizukete: Gorputzeko musukulu guztiak askatzeko hartu bainua talasoan! Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.
Eta nola ez, entrenatzeko gomendioak, ordutegiak, ibilbideak… jaso nahi badituzu B/SS ren webgunea duzu edo Maratoiaren webgunea bisitatu besterik ez duzu.

Turismo Bulegoa

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia

Astelehenetik Larunbatera – 10:00 – 18:00
Igandeak  – 10:00 – 14:00

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.