Ate irekien jardunaldia eta beste ekintza gehiago, “Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari den komunitateetan” lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
San Telmo Museoa
Egin klik hemen programazio osoa ikusteko edota proposatutako jardueraren baterako erreserba egiteko.
Euskal Itsas Museoa
11:00etan (EUSK) eta 12:00tan (CAS)
– Mare Clausum bista: erakusketa honek historiatik bidai bat egiten du gaur egungo egoerari erantzuna bilatu nahian; Museoek iragana ez ezik gizartearen gaur egungo egoerari ere begiratu behar diotela aitortuz.
11:30ean
– Portura begira familia tailerra: Museoen etorkizuna birpentsatzeko argazkigintza tailer honen bidez, haurrek Donostiako portuarekiko daukaten ikuspegia azaldu eta Donostiko itsas-historiaren ardatz den leku honen inguruan hausnarketa sustatu nahi da.
Jarduera guztien aurretiko izen-ematea nahitaezkoa izango da eta Museoaren web orriaren bidez edo 943430051 telefonora deituz egingo da
Informazio gehiago eta erreserbak
Sagardoetxea (Astigarraga)
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da eta 943550575 telefonora deituz edo info@sagardoetxea.eus helbidera idatziz egingo da.
Chillida Leku
Museoko hezitzaileek haur eta familiei zuzenduriko bisita gidatua egingo dute, euskaraz eta gazteleraz. Bertan, haurrek, heldu batek lagunduta, eskulturak ikutu eta Chillidak sortutako espazioak arakatu ahal izango dituzte, formen mundu infinituan murgilduz.
Euskarazko bisita gidatua: 12.00etan
Gaztelerazko bisita gidatua: 16.00etan
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da
Informazio gehiago
