Udazkena Donostian, amodiozko istorioa
Sortu zure istorioa, ezagutu zure kasa Woody Allenen azken filmeko agertokia: Donostia.
Zeharkatu hiriko parkeak, bizitzaz beteta dauden benetako basoak. Gozatu eremu erromantikoko arkitekturaz. Miretsi Kontxako badian edo Gipuzkoako kostalde aberatsa zeharkatzen duzun bitartean, zeruaren eta itsasoaren urdin-kolore aldakorrak. Dastatu sasoiko pintxo bat edo menu oso donostiar bat.
Donostia urteko edozein sasoitan edonor maitemintzen duen hiria da, baina udazkenean bereziki ederra da, nora begiratu baldin badakigu..
Plan nabarmenak
Ongi etorri Donostiara. Eskerrik asko gu aukeratzeagatik eta bisitatzeagatik!
Bisitatzen gaituzten pertsonak seguru sentitu eta beren egonaldiaz ahalik eta gehien goza dezaten lanean ari gara. Zain izango gaituzu.
Shop: Top jarduerak
Udazkeneko agenda: ez ezazu galdu
Donostiako kultura arloko museo eta zentroek era askotako diziplina artistikoen inguruko oso erakusketa interesgarriak eskaintzen dituzte urteko azken hiruhilekoan: pintura, literatura edo argazkigintza, adibidez. Haiei esker, Donostia beti atsegina den kultur arloko turismogune bihurtzen da.
Txango eta herri zoragarriak Donostiatik gertu
Ekialdeko euskal kostaldea
Aspaldiko mende batzuetako itsasontziak, Erdi Aroko harresiak eta arrantzaleen etxeak.
Mendebaldeko euskal kostaldea
Historia eta interes geologiko handiko itsaslabarrak. Kea darioten parrilak.
Iparraldeko kostaldea
Goi mailako klaseetarako udako etxeak eta gazteluak. Ipuinetatik ateratako herrixkak.
Zaporez betetako barnealdea
Udazkeneko paisaiak natur parkeetan, kobazuloetan eta euskal gastronomia.