Argazkia @sistersandthecity
Ibilbidea Loretopean hasiko dugu, gaztelaniaz, itzulpen-akats baten ondorioz Pico del Loro gisa ezagutzen da. Itsasbehera denean, Kontxako hondartzatik Ondarretakora pasa daiteke oinez. Itsasgora denean, hobe Miramart urpeko tuneletik pasatzea. Nire proposamena: egunez, hondartzatik, eta gauez, tuneletik, iluminazio oso ederra baitu.
Argazkia @sistersandthecity
Argazkia @sistersandthecity
Haizearen Orrazitik Igeldora igoko gara; bertatik hiriko ikuspegi ederrena dugu. Autobusez igo gaitezke, 100 urte dituen funikularrean edo ausartenak bizikletaz ere igo daitezke. Hori bai, aldapa oso gogorra da!
Ilunabarrean
Matia kalea da Antigua auzoaren bizitasuna, tokiko saltoki, taberna eta jatetxez betea. Leku bikaina da auzoari neurri hartzeko eta bertako giroaz gozatzeko. Ostegunetan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, pintxopotea izaten da.
Auzoko giroa Trikuharri, Platero eta Drinka tabernetan: pintxoak, ogitartekoak, anoak eta menuak oso prezio onean eta kalitate bikainekoak. Zerbait desberdina nahi baduzu, Txubillo jatetxea proposatzen dizut: euskal-japoniar fusioa egiten duen sukaldaritza, edo Mera Mera jatetxe mexikarra, inauguratu berria, garagardo artisauekin.
Sert plaza (erdigunean eskultura oso ederrarekin, ezetz asmatu zer den? Pista bat: Moby Dick izena du!) zerbait hartzeko terraza beteta dago. Apuntatu, hemen pintxopotea asteazkenetan izaten da. Mandrágora tabernako tostak ederrak dira eta Lobo tabernako tortilla ere bai.
Gaueko giroa
Doka kontzertu-aretoak zuzeneko musika nahiz saltsa-topaketak eskaintzen ditu asteazkenero. Errotatxo puba adin guztietako jendearentzako taberna da.