Donostian 15.000 txakur baino gehiago daude erroldatuta… Zaunk! Gure hiria ez da 200.000 biztanlera heltzen, beraz, kopurua esanguratsua da. Izatez, gure lau hankako kideekiko dugun maitasuna agerikoa da hiriko kaleetan, hondartzetan eta mendietan. Beraz, txakurrekin bisitan etortzea pentsatzen ari bazara, argi izan ongietorri ona izango duzuela Donostiako dogloverren partetik.