Zazpi zubi gehiago
Espartxo zubi zaharra bota ondoren, zeukan zabalera txikiagatik eta ibaiaren pasabidea oztopatzeagatik, Txomin-Enea auzoak zubi moderno berri bat du, uretan euskarririk ez duena, ibaiaren portaera hidraulikoa hobetzen duena.
Espartxoko zubi zaharraren ikuspegia. Argazkia: Ertzetik
Pilarreko Pasabidea. Argazkia: Iñigo Aguayo
Baserriak
Argazkia: Amara Osinaga Auzo Elkartea. Gaur egungo Mundaiz zubiaren inguruan zegoen Errotatxiki baserriai
Pixka bat aurrerago, Txomin-Enea auzo berrian, Espartxo baserria aurkituko dugu, ibai-portu ezagun bat izan zuen auzo-etxe bihurtutako baserria. Espartxok ontziraleku txiki bat ere bazuen, besteak beste, Urumea ibaia ertz batetik bestera zeharkatzea errazten zuena, 1912an Espartxoko zubia eraiki zen arte.
Martutene auzoari izena ematen dion baserria Okendotegi bidean dago. Jakin badakigu zubia eta baserria 1841. urtean bazirela, 1846ko martxoaren 7an Donostiako alkateari bidalitako gutun baten bidez, egoera txarrean zegoen egurrezko zubia konpontzeko 670 erreal onartzeko eskatuz. Gaur egun, baserria janari katalaneko jatetxea da.
Espartxo baserria. Argazkia: Kutxateka – Martin Ricardo
Portuak
Urumearen eta bere portuen planoa, Evaristo González, 1997. Iturria: Euskal Itsas Museoa: : “El transporte fluvial en el Urumea. Actividad y gestión de sus puertos. Siglos XVI al XIX”