Doglovers donostiarrak
Dog – friendly ostatuak
Argazkiak: Anael Corea Arteaga (@anaelartee)
Dogetxea Eguneko Txakur – zaindegia
Dogetxea, klimatizatua eta txakurrentzat egokitua dagoen espazioa da. Bertan, profesional baten etengabeko arrtea pean egongo dira eta txakurrek beste txakur batzuekin jolasteko eta sozializatzeko aukera dute. Gainera, bainu zerbitzua eta txakurren ile-apaindegia eskaintzen dute, zure lagun iletsua ere guapo eta garbi egon dadin oporretan.
Garraioa
Hiriko autobusean
Donostiarrok asko ibili ohi gara autobusean, azkar eta oso ondo heltzen delako hiriko edozein tokitara. Hiriko autobusetan txakur txikiak sar daitezke, besoetan edo animaliak eramateko kutxan.
Informazio gehiagorako: www.dbus.es
Aldirietako trena
Donostia inguruan dauden toki xarmagarrietako batzuk ezagutu nahi badituzue, ideia ona da aldirietako trena erabiltzea. Gainera, trenean bidaiatzeak badu alde erromantikoa eta balio erantsia emango dio esperientziari.
– Renfe
Txakurrak onartzen dira eta ez dago tamainaren mugarik. Uhalarekin lotuta joan beharko dute eta aho-uhalarekin edo bidaiatzeko kutxan. Txakur bakarra bidaiari bakoitzeko.
Informazio gehiagorako: www.renfe.com
– Euskotren
Txakurrak onartzen dira eta ez dago tamainaren mugarik. Uhalarekin lotuta joan beharko dute. Debekatuta daude txakur arraza arriskutsuak.
Informazio gehiagorako: www.euskotren.eus
– Taxi
Taxia hartzerakoan, telefonogunera deitu eta txakurrarekin zoazela jakinaraztea gomendatzen dizugu, “dog friendly” taxia bidaltzeko.
Informazio gehiagorako: Taxi Donosti 943 464 646 www.taxidonosti.com
– Igeldo mendirako funikularra
Igeldo mendiko jolas-parkera joan nahi izanez gero, egurrezko funikularrean igo zaitezkete. Garraioa baino gehiago, esperientzia bat da, aurreko garaietara bidaia. Oso gomendagarria! Txakurrarekin joan zaitezke uhalarekin lotuta eramanez gero, eta 2,50 euroko gehiago ordainduko beharko dituzu.
Informazio gehiagorako: Funicular Monte Igeldo www.monteigueldo.es
Nire txakurra aska dezaket?
– Zure txakurra arraza arriskutsuetakoa baldin bada, ezingo duzu inolaz ere aske eta aho-uhalik gabe eraman.
– Aisialdirako tokietan ere zure txakurra kontrolatu beharko duzu (txakurrek jabeekin joan behar dute beti).
– Kakak jaso beharko dituzu.
Argazkiak: Anael Corea Arteaga (@anaelartee)
Hondartzetan
En nuestras tres playas urbanas (Ondarreta, La Concha y Zurriola) puedes acceder con perro (salvo PPPs), fuera de la temporada de baño desde el 1 de octubre hasta el 30 de mayo. Durante la temporada de baño está prohibido a cualquier hora.
Mendietan
Urgull
Urgullen txakurrak aske ibil daitezke neguan 18:00etatik 12:00etara eta udan 19:00etatik 10:00etara (arriskutsuak izan ezik).
Paseo Berritik igo daiteke, Aquariumeko atzealdetik, Zuloaga Plazatik (San Telmo museoaren alboan) eta Santa Maria Elizaren atzealdetik.
Urgull mendiari buruzko informazio gehiago
Ulía
Ulia mendian txakurrak aske ibil daitezke 18:00etatik 12:00etara urte osoan zehar (txakur arraza arriskutsuetakoak izan ezik).
Igeldo
Igeldo mendiari buruzko informazio gehiago
Parkeetan
Argazkia: Anael Corea Arteaga (@anaelartee)
Jarraian, 18:00etatik 12:00etara txakurrak ibil daitezkeen parkeak azalduko dizkizuegu:
Miramón
Hiriko gunerik altuenean dago, Aiete eta ospitaleen artean. Bere garaian baserriz eta naturaz inguratua zegoen. Nahiz eta gaur egun Donostiako Parke Teknologikoa bihurtu den, berdegune ugari ditu oraindik ere, bere esentziaren erakusle. Basoz eta bidexkaz inguratua dago. Parkera autobusez hel daiteke.
Lau Haizeta
Birika berdea da. 602 hektarea ditu eta horietatik 297 dira Donostiarenak (207 hektarea Errenteriak ditu eta 98 Astigarragak). Hiriko hego-ekialdean dago, kanpoaldean, Gipuzkoa barneko mendietatik hurbil. Tamaina handia dela eta, ibilbide luzeak ditu eta hiritik kanpo egotearen sentsazioa izango duzu.
Otxoki
Otxoki parkea Intxaurrondon dago, gero aipatuko dugun Ametzagaina parketik oso hurbil. Haur-parkea eta animaliekin egoteko zelai ederrak ditu.
Ametzagaina
Miramon parkearekin batera handienetakoa da. Birika berdea da, eta lehenengo gerra karlistan (1838) eraikitako gotorlekua du. Merezi du ikustea. Parkea inguruko txakur askoren topagunea da
**Guau parkea, parkeen parkea**
Azkenik, txakurrentzako parke bat, haien neurrira egina. Bertan ez dago zaburik, txakurrek kirola egiten duten bitartean gozatzeko agility zirkuitua baizik.
Guau parkea egunero dago zabalik 08:00etatik 21:00etara (baita larunbat, igande eta jaiegunetan ere). Neguan, parkea 19:30ean ixten da.
Gregorio Ordoñez kalean dago, Amaran.
Dog – friendly tabernak eta jatetxeak
* Ikusi dog-friendly taberna eta jatetxeen zerrenda
Espero dugu gomendiook lagungarriak izatea hiriko egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta zuen lau hankako lagunek Donostiara itzultzeko eskatzea.