Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Hipodromoa

Zaldi lasterketak

Urteko hilabeterik beroenetan, apustuzaleek Donostiako Hipodromoan dute hitzordua.

Zaldi lasterketek, eta batez ere Urrezko Kopak, Le Défi du Galop izen handiko lehiaketaren barnean jokatzen denak, ehunka jokalari eta ikusle erakartzen ditu, udako arratsalde bizi horietan une atsegin bat pasatzeko gogoz. Ekainaren 11n ekin zitzaion udako denboraldiari, eta zaldiketa gustuko dutenentzat, egun seinalatua izan ohi da aipatutakoa.
Sarreren prezioa honakoa da: helduek 10€tan eskura ditzakete, gazteek eta jubilatuek 8€tan eta gainerakoek doan sartzeko aukera izango dute. Egutegiko egunik garrantzitsuena abuztuaren 15a izan ohi da, Urrezko Kopa egoten baita lehian, eta egun horretarako sarrera zertxobait garestiagoa da (15 eta 11€ hurrenez hurren). Ordutegiei dagokienez, goizeko lasterketak 11:15/11:30ean hasten dira eta arratsaldeko saioak, berriz, 17:05 eta 17:30 bitartean.

Lasterketez gain, etxeko txikientzako jarduerak egongo dira, hala nola, poneyan ibiltzea, haur-parke berrituaz gozatzeko aukera edota aisialdiko klubean jarduerak egitea bertan egongo diren hiru begiraleekin. Jarduera hauek doakoak dira.

2026ko denboraldia

Hasi da, dagoeneko, denboraldia! Egun bakoitzeko bost lasterketa (kopurua aldakorra izan daiteke denboraldiko egunaren arabera).

Ekaina:
11
Uztaila:
5, 12, 19 eta 25
Abuztua:
2, 9, 12, 15, 23 eta 30
Iraila:
2, 6, 13 eta 30

10 urtera arte, sarrera doan
Blog

Belle Époque Hipodromoan!

Atera itzazu armairutik lastozko kapela (canotier), eguzkitakoa, perlazko koilareak eta soineko luzea lasterketa berezi honetara etortzeko. 110 urteko historia du ospakizunak!

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.