Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Belle Époque hipodromoan!

Igandean, uztailaren 6an, 17:00etik aurrera, Belle Époque eguna ospatuko da Donostiako Hipodromoan. Beraz, atera itzazu armairutik lastozko kapela (canotier), itzalkina, perlazko koilareak eta soineko luzea lasterketa berezi honetara etortzeko. Duela 108 urtetik egiten da!
Harrigarria dirudien arren, 100 urte baino gehiago igaro dira dagoeneko Alfontso XIII.ak Donostiako Hipodromoa inauguratu zuenetik, Europako aristokraziak zaldi-lasterketez goza zezan. Donostian eraikitzeko arrazoi nagusietako bat eremu neutrala izatea zen (1916an zen eta Europa Lehen Mundu Gerra betean zegoen). Hala, bederatzi hilabetetan Europako eliteak hipodromo berri bat izan zuen lasterketez gozatzeko eta gure hiri ederrean uda igarotzen zuten bitartean harro erakusteko.
Zehazki, 1916ko uztailaren 2an joan ziren hipodromora garai hartako pertsonarik dotoreenak, orduko erregea zen Alfontso XIII.a kalesan iristen ikusteko eta zaldi-lasterketen sasoia inauguratzeko. 106 urte igaro dira ordutik, baina donostiarrok une hori oroitzen jarraitzen dugu intentsitate eta glamour berarekin.
Ikusleak animatzeko, Kresala taldeko kideek Inude eta Artzainen konpartsan erabiltzen dituzten Belle Époque garaiko jantziak ateratzen dituzte uztaileko lehenengo lasterketarako. Dotore, solemne eta dibertigarri janzten dira, egunak merezi duen moduan. Eta haiek bezala janztera gonbidatzen dituzte herritarrak, egun batez garaian hartan bezala janztera, pamela edo canotier bat eramatera eta Hipodromora aristokraziak duela 100 urte egiten zuen moduan joatera, zaldien arratsaldeaz gozatzeko.
Hori gutxi balitza, egun horretako bosgarren lasterketa Donostia Turismoaren Saria izango da. Ez ezazu galdu!

Hemen duzu zaldi-lasterketen egutegia: http://www.hipodromoa.com/

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.