Ez dago zalantzarik oporretara joaten garenean, ahalik eta probetxurik handiena atera nahi izaten diogula geure denbora libreari. Urte osoa ongi merezitako atsedenaldiaren zain igaro dugu, eta denbora ongi aprobetxatu nahi dugu. Baina, nola? Zaila izan daiteke oporretako lekuen artean oreka aurkitzea: hondartza ala mendia? Familiako kide bakoitzak bere lehentasunak eta aukerak ditu: ongi planifikatutako eta ekintzez betetako oporrak ala lasai ibiltzeko eta planik gabeko oporrak? Eta zail samarra ere izan daiteke gauza bereziren bat egin nahi izatea eta, aldi berean, egiteko moduko planak topatzea. Donostia, Espainian, hori guztia eta gehiago eskaintzen duen lekua da, eta oporretara joateko toki aparta da.
Nire aldetik ez litzateke oso txukuna izango Euskadi eta, zehazki, Gipuzkoa, mundu osoko txirrindulari-probarik zirraragarrienen agertokiak direla aipatu gabe uztea. Bada txirrindulari euskaldun ugari profesional azpimarragarriak izatera iristeko arrazoi bat: hemen mendi asko dago igotzeko! Paisaia berdea eta itsaso urdinean galtzen diren hodeiertz ederrak erakargarriak eta, aldi berean, atsegingarriak dira. Erraz ahaztuko zaizu hankako mina Garate edo Jaizkibel gailurrera iristen zarenean. Egonaldi labur baterako etorri bazara, segur aski ez zenuen behar duzun guztia ekarriko. Zorionez, bertan badira behar duzuna hornituko dizuten enpresak, eta horietako bat Basque Country Cycling da. Euskadiko Orbea markako bizikleta onak aloka ditzakezu bertan egun batzuetarako nahiz zenbait astetarako. Basque Country Cycling enpresak bertako gidari adituak ere jarriko ditu zure eskura, eta zure ibilbideetan lagunduko dizute eta inguruko ibilbiderik erakargarrienak erakutsiko dizkizute. Gidari horiek bertako txokorik ederrenak erakusteko eta behar duzun informazio guztia emateko prest daude, eta, gainera, euren lurraldearekiko maitasuna kutsatuko dizute.
Ezagut gaitzazu hobeto! Hemen aurkituko duzu Basque Country Cycling enpresari eta Iñigo Lavadori buruzko informazio gehiago.