Plan aktiboak
Instalazioak
Donostia / San Sebastián-ek nazioartean aitortza handia duten kirol-instalazio handiak ditu, baina baita zerbitzu eta erosotasun guztiak eskaintzen dituzten udal kiroldegi ugari ere.
Reale Arena
Erreal Sociedad de Fútbol taldeak erabiltzen du batez ere, baina kirol- eta kultura-ikuskizun handiak ere hartzen ditu.
Hipodromoa
Zaldi-lasterketek ehunka ikusle erakartzen dituzte, udako arratsalde luze eta bizietan ondo pasatzeko gogoz.
Hegalak
Pertsonen ongizaterako diseinatutako kirol-zentro bat, pertsona guztientzat irisgarria den diseinuarekin, eta La Concha hondartzaren ondoan kokatua.
Galarreta Pilotalekua
Hernaniko frontoi handi honetan 1970etik jokatzen dira remonte eta cesta-punta modalitateetako pilota-partida profesionalak.
Atano III.a pilotalekua
Anoetako kirol-gunean, futbol-zelaiaren ondoan kokatutako estalitako frontoi laburra da. 2.300 ikusletik gora har ditzake.
Karmelo Balda pilotalekua
Eraikin berezia, 1974ko Pilota Munduko Txapelketarako eraikia eta pilota-jokoari eskainitako leiho koloretsu ederrez apaindua.
Txuri-Urdin itzotz jauregia
Izotz-pista handia du, non musika modernoaren erritmoan patinatu daitekeen, eta baita izotz-hockey partiduen eszenatokia ere.
Donostiako Tenis Elkarte Erreala
100 urte baino gehiagoko jarduerarekin, hiriko toki ederren eta xarmagarrienen batean kokatuta dago, La Concha itsasadarraz ondoan.
Kiroldegiak
Kirol-pista mota guztiekin 14 udal kiroldegi arte daude: velodromoak, atletismo pistak, saskibaloi eta eskubaloi kantxak, igerileku olinpikoa…
Aire zabaleko kirolguneak
Hiriaren auzo guztietan doako sarrera duten udal kirol-instalazioak, eguraldia laguntzen duenean gozatzeko.
Donostia mugimenduan
Ezagutu hiria bizitzeko beste modu bat: kanpoan kirola eginez. Itsasertzean korrika egiteatik mendi-bideak zeharkatzera, bizikletaz ibiltzera edo ur kiroletara. Inguru paregabea urteko edozein garaitan modu aktiboan gozatzeko.