Plan aktiboak
Etengabe mugitzen ari den hiria
Donostia hiri bizi eta aktiboa da, eta bizimodu oso osasungarria du, oso lotuta baitago aire zabaleko kirolarekin.
Gure hirian, lehen mailako naziarteko kirol-ekitaldi ugari egiten dira (Maratoia, Behobia-Donostia, Txirrindularitza Klasika, Donosti Cup, Belauntzi Estropada, zaldi-lasterketak, Nazioarteko Xake Opena…), baita era guztietako herri-proba asko ere. Izan ere, kirola egitea oso ohikoa da Donostian, eta, beraz, korrikalariak, txirrindulariak, rollers-etan ibiltzen direnak, surflariak eta abar topatuko dituzu
Surfa eta uretako kirolak
Zurriola hondartza leku aproposa da Donostian surfean aritzeko.
Trekkinga eta abentura
Mendiz inguraturiko lurraldea da gurea, eta hamaikatxo pista topatuko dituzu, eremu bitxiak eta paisaia ederrak zeharkatzeko.
Nabigatu eta arrantzatu
Donostiak baliabide turistikoen sare bat du hiria itsasotik bisitatzeko eta ezagutzeko.
Runninga
Ibilbide lau ugari daude hiria ezagutzeko, zure kirol gustukoenaz gozatzen eta sasoian jartzen zaren bitartean.
Bizikletaz
Donostian mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu, 80 km-ko bidegorriak ditugu.
Zaldi-lasterketak
Urteko hilabeterik beroenetan, apustuen mundua Donostiako hipodromoan kontzentratzen da.
Euskal Kirolak
Bertako kirolek eta kirol tradizionalek sendo finkatuta jarraitzen duten Donostian
Futbola eta saskibaloia
Kirola Donostiako bizitzaren parte da. Ezagutu hirian futbola eta saskibaloiaz gozatzeko lekuak.
Kirol ekipamenduak
Donostia / San Sebastiánek tamaina handiko eta nazioartean aitortutako kirol-instalazioak ditu.
Egutegia kontsultatu
Jarduera kirol bakoitzak urteroko garai zehatz bat du, bereziki kanpoan egiten direnek. Kontsultatu gure ekitaldi-egutegia eta erabaki zein den hiria bisitatzeko eta zure zaletasunak baldintza egokienetan gozatzeko une onena.