Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Kaldereroak

Hungariatik datoz Inauterien berri ematera! Otsailaren 7an iritsiko dira Donostiara.

Kaldereroen konpartsek kaldereroak Donostiara etorri izana ospatzen dute eta inauteriaren hasiera iragartzen dute (iñudeen eta artzainen desfilearekin batera). Donostiako kaleetan barrena ibiltzen ziren lehen otsaileko lehen larunbatean, edo Kandelerio egunaren ondorengo larunbatean, gauez.

Kaldereroen konpartsa tradizionala aurten otsailaren 7an Alde Zaharretik irteten da, eta 19 tribuk osatzen dute.

Raimundo Sarriegiren doinuen erritmoan beren eltzeak eta zartaginak joz ibiltzen dira, beste hainbat pertsonaiarekin batera: erregina, damak, zuzendaria eta horren laguntzaileak, hartza, hartz-kumea eta hezitzailea.

Argazkiak: Donostia Kultura

Donostian tradizio handia duen ospakizun honetan, konpartsa ugarik zeharkatzen dituzte hiriko kaleak, zartagin eta mailuez zarata ateraz; eta, aldi berean, Raimundo Sarriegi talentudunaren doinuak abesten dituzte.

XIX. mendearen lehen erdialdiko inauterietan aurrekariren bat edo beste izan zuen arren, Hungariako Kaldereroen jatorrizko Konpartsak 1884ko otsailaren 2an —Kandelerio eguna—, goizean, desfilatu zuen Donostian, eta, ondoren, desagertu egin zen 1912an, Pio X.a aita santuaren eskutik.

Kaldereroen konpartsek hainbat elkarteren bultzada izan zuten, hala nola Gaztelupe elkartearena 1924an eta Gaztelubide elkartearena 1942an.

Argazkiak: Donostia Kultura

Inudeak eta artzaiak

Inudeak eta artzaiak

Carnaval donostiarra

Carnaval donostiarra

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.