Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Donostia: zientzia ospatzeko eszenatoki erraldoia

Kultura modura bizitako zientzia

Donostia zinea da, gastronomia, itsasoa… baina baita berrikuntza eta kultura ere bere adierazpen guztietan. Urri honetan, hiria eszenatoki erraldoi bilakatuko da zientzia ospatzeko, Jakinaldia jaialdiaren lehen edizioarekin. Zientzia emozioaren, sormenaren eta jolasaren bidez ezagutzeko gonbidapena da.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzaturik, Jakinaldia helburu argi batekin sortu da: zientzia herritarrengana hurbiltzea, programa kultural harrigarri eta irisgarri baten bidez. Horretarako, antzerkia, musika, bertsolaritza, magia, umorea eta familia osoarentzako ikuskizunak uztartzen ditu.

Jakinaldiaren lehen edizioak mekanika kuantikoaren 100. Urteurrena omentzeaz gain,  IBM Quantum System Two ordenagailuaren iritsiera ere ospatu nahi du.

Bestetik, Quantum Escape Street esperientziak zientzia eta abentura uztartuko ditu: parte-hartzaileek escape room motako jarduera batean unibertso kuantikoaren misterioak esploratuko dituzte, enigmak ebatziz eta ordenagailu kuantiko berria gertutik ezagutuz. Zientzia emozioz, jolasaz eta aurkikuntzaz bizitzeko modu berria izango da.

Jakinaldia Kuantika Festibala

Urriaren 17 eta 18

Donostian kulturak beti jakin izan du berrasmatzen, eta orain zientziaren dibulgazioari ere irekitzen dizkio ateak. Jakinaldiak frogatzen du: fisika kuantikoa barre, magia, musika eta emozioz beteriko ikuskizun bilakatzen da.

Jaialdiak ez du soilik kontzeptu konplexuak modu atseginean azaltzen, hiria aire libreko laborategi handi bihurtzen du, non haurrek, gazteek eta helduek protagonismo osoa duten.

Egitaraua
Musika eta sorkuntza: Lo lanaren estreinaldia, Jon Esnaolaren eskutik (Musikene).
Proiekzioa: Ilusiotik errealitatera: IBM_BasqueCountry, Euskadin ordenagailu kuantikoaren instalazioari buruzkoa.
Antzerkia: Abentura Kuantikoa, Qubit Ikertzailearen abentura dibertigarria.
Zientzia-monologoak: Enrique F. Borja Katuaren Schrödinger lanarekin.
Magia: Katu Kuantiko Magikoa (Marsel), Kuantika: Unibertsoaren magia (Tor eta Txoborro).
Umorea eta zientzia: Materia Absurda eta Clowntifics (Big Van Ciencia).
Bertso kuantikoak: Jone Uria eta Alaia Martinen inprobisazioak.

Datak eta ordutegiak:
Ostirala, urriaren 17a – Publiko orokorra
18:00 – 20:15
Larunbata, urriaren 18a – Familientzat eta haurrentzat
17:00 – 19:15

Informazio praktikoa

Lekua: Musikene

Hizkuntza: Elebiduna

Sarrerak eta parte-hartzea: jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuk izen-ematea behar dute.

Publikoa: adin guztientzako jarduerak, familientzat eta haurrentzat saio bereziekin.

Informazio gehiago

Quantum Street Scape

Urriaren 24 eta 25

Quantum Street Scape ez da soilik jolas bat: aire libreko abentura zientifikoa da, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak antolatua, eta Experientziak enpresaren laguntzaz, esperientzia ahaztezinak sortzen adituak.

Bi egunez, Donostiako erdiguneko kaleak escape room bihurtuko dira, doako eta interaktiboa. Gehienez 8 laguneko taldeek fisika kuantikoan inspiratutako enigmak ebatzi beharko dituzte, euren trebetasuna, lankidetza eta jakin-min zientifikoa frogatuz.
Edizio berezi honen ezaugarririk garrantzitsuena da Ibaetako campusean egingo dela, Europako ikerketa kuantikoaren polo aktiboenetako batean. Bertan, taldeek ikerketa zentroak bisitatu ahal izango dituzte, Donostian instalatutako ordenagailu kuantiko berria gertutik ezagutu, eta aktore eta dinamizatzaileen gidaritzapean erronkei aurre egin.

Ez da jolas hutsa: gazteenen jakin-min zientifikoa pizteko eta gizarte osoari irekitako proposamen hezitzailea eta kulturala da, hiria aurkikuntzarako eszenatoki bihurtuz.

Egitaraua
1 orduko 6 saio egingo dira, gehienez 6 laguneko taldeetan (8 haur badaude).

Datak eta ordutegiak:
Ostirala, urriaren 24a
17:00–18:00
18:30–19:30

Larunbata, urriaren 25a
11:00–12:00
12:30–13:30
16:30–17:30
18:00–19:00

Informazio praktikoa

Lekua: EHU Donostiko Campusa

Hizkuntza: Elebiduna

Sarrerak eta parte-hartzea: doakoa, aldez aurretik erreserbarekin. Parte-hartzaileek ordutegi gogokoena adierazi dezakete (saioa beteta badago, beste aukera bat eskainiko da). Kontaktua: +34 618 775 820. Ekitaldia baino egun batzuk lehenago, izena emandakoek oroigarri bat jasoko dute argibideekin eta abentura hasteko leku zehatzarekin.

Publikoa: Publiko orokorra. Parte hartzaileek 8 urtetik gorakoak izan beharko dute.

Informazio gehiago

Donostia, berrikuntza kultura ere baden hiria

Ekitalid hauek, Donostiak hiri ireki, sortzaile eta berritzaile gisa duen bokazioa indartzen du. Zientzia bere agenda kulturalera gehitzen da, inspirazio, jolas eta emozio partekatuaren iturri gisa aurkezteko.

Urri honetan, Donostiak modu berezi batean bizitzera gonbidatzen zaitu zientzia: kalean, antzokian, familian eta komunitatean.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.