Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Martxoan Donostia morez tindatzen da

Argazkia: Iván Castillo Otero

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da martxoaren 8an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1975ean horrela erabaki zuenetik. Emakumeen eskubideen berdintasunaren alde eta gizartean pertsona gisa dugun garapenerako eta partehartzerako eskubideen alde egiten duen borroka oroitzen du egunak.

Aldarrikapenerako, festarako eta ikusgarritasunarako egun aproposa, urteko gainontzeko 364 egunak bezalaxe.

Gainera, martxoan zehar hainbat jarduera bultzatuko dira berdintasuna ikusarazten eta aldarrikatzen jarraitzeko.

"Emakumeak zientzian" ekimena ( Otsailak 3 – martxoak 12)

Ekimen honen helburu nagusia emakumeek zientzian duten jarduera ikusaraztea eta estereotipoak haustea da, neska eta nerabe gehiagok ikasketa zientifikoak egin ditzaten.

Ekitaldi honen harira, hainbat jarduera antolatzen dira, besteak beste, jardunaldiak eta prestakuntza-saioak. Emakume zientzilarek beren lana eta esperientzia erakusten dute etorkizunean zientzian jardun nahi duten neskei.

Foto: Emakumeak Zientzian

Ba al zenekien…

… gure hiriko zientziaren eta berrikuntzaren sektorean, langileen %47 emakumeak direla?
Oraindik bide luzea egin behar bada ere, zifra hauek gure hirian garrantzi handia ematen diogula emakumearen presentziari adierazten dute ”.

Lilatoia

Milaka emakumek parte hartu zuten joan den igandean, martxoaren 1eanLilatoian, Club Atlético San Sebastianek antolatutako emakumezkoen lasterketa ezagunean. Lasterketa honek berdintasuna aldarrikatzen du, eta emakume guztiok batzen gaitu kirol-ekitaldi batean, jaiarekin batera. Inoiz hurbildu ez bazara, hurrengoan parte hartzera animatzen zaitugu, korrika egin ala ez, giro ona ziurtatuta dago!

Argazkia: Lilatoia 2019

Gure Ahotsak: Bost kontzertu emakumeen ahotsak ozenago entzuteko

Martxoaren 3tik 7ra, Donostia musikaz beteko da Gure Ahotsak ekimenaren zazpigarren edizioarekin, emakume musikarien talentua nabarmenduz, ahotsa eta plaza emateko helburua du iniziatiba honek. Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra izango dira NeomakMiruaChica SobresaltoLa Tremendita eta Clara Peya bezalako artistek emanaldi bereziak eskainiko dituzten agertokiak.
Emakumeen sormenari bide emateaz gain, musikari hasiberriak eta eskarmentudunak oholtza gainean elkartzea du xede Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen den zikloak. Artista zerrenda luzea igaro da Gure Ahotsak-eko oholtzatik.

Askotariko jarduerak, martxoaren 8aren bueltan

Laster izango duzue Udalak 2026ean emakumearen egunari buruz prestatutako egitarau osoa.

Ba al zenekien…

… Clara Campoamor, Errepublika garaian emakumeen aldeko botoa lortu zuen emakumea, Donostiako Polloeko hilerrian lurperatuta dagoela?

Gainera, hirian plaza bat dugu bere izenarekin.

Esango al zeniguke non zehazki?

Emakumeen Hiria ibilbidea

Zenbat dakigu Donostiako historiaren emakumeez? Belle Époque garaiko María Cristina eta Victoria Eugenia erreginez gain, zeintzuk ezagutzen ditugu? zer dakigu haiei buruz? Donostiako historia ulertzeko funtsezkoa da oharkabean pasa diren emakumeen bizimodua, lorpenak eta lanbideak ezagutzea, eta horiek guztiak ikusgarri egitea. Ibilbide honetan hainbat emakumek utzitako legatuaren arrastoari jarraituko diogu.

Donostiako emakumeen Etxea

Emakumeen Etxea Donostiako erdigunean dagoen emakumeen topagunea eta gogoetarako gunea da. Urte osoan antolatzen dira jarduerak.

Ilustrazioak: Emakumeen Etxea, Okendo Kalea, 9

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.