Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Datu babesari buruzko oinarrizko informazioa

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

• Arduradunaren nortasuna: SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.
• IFK: A-20188884
• Posta helbidea: Ijentea, 1, 20003 PK – Donostia (Gipuzkoa)
• Telefonoa: 943 48 11 66
• Posta elektronikoa: sansebastianturismoa@donostia.eus
 
SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA S.A.k, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoa betez, Datuak Babesteko Ordezkaria (DPO) du izendatuta, pribatutasuna kontrolatu eta kudeatzeaz arduratuko dena, eta harekin harremanetan jar daiteke dbo@donostia.eus helbide elektronikoaren bidez.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k interesdunek berek edo, hala badagokio, ordezkatzen duten erakundeak beren borondatez emandako datu pertsonalak tratatzen ditu.
 
Datu pertsonal horiek ematea nahitaezkoa da, eta datu horiek aurkeztu ezean, ezinezkoa izango da zure eskaera profesionala kudeatzea.

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k zein helburu eta zilegitasunekin tratatzen ditu bere datu pertsonalak?

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k interesatuek emandako datu pertsonalak tratatuko ditu, honako helburu eta legitimazio-oinarri hauekin:
 
• Alde batetik, konpainiaren eta haren bazkide laguntzaileen arteko harremanak kudeatzeko, haien lankidetza-eremuetan, eta kontratu bat gauzatzean oinarrituta.
• Bestalde, kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketarako- eta erakundeak bete behar dituen legezko betebeharrak betetzean oinarrituta.
• eta erakundeak bete behar dituen legezko betebeharrak betetzean oinarrituta.
• Azkenik, eta harreman profesionaleko datuei dagokienez, datu horiek tratatu ahal izango dira erakundearen jarduerari buruzko informazioa, bazkide laguntzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuei buruzkoa, hainbat bide erabiliz – elektronikoak barne –, betiere SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren interes legitimoan oinarrituta (harreman profesionalen kudeaketa).

Nori jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k aurreikusten du bazkide laguntzaileek emandako datu pertsonalak honako hartzaile edo hartzaile kategoria hauei jakinaraztea:
 
• Zerga-administrazioari, zerga-betebeharrak betetzeko.
• Ordainketak eta kobrantzak kudeatzeko dagokion banku-erakundeari.
• Era berean, interesdunaren lanbide-harremanetarako datuei dagokienez, hauek jakinarazi ahal izango dira:
  
a. SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren informazio-zerbitzuen erabiltzaileei, argitalpenen hartzaileei eta web atarien erabiltzaileei, bazkide laguntzaileen jardueren zabalkundearen eta Aholku Batzordearen osaeraren esparruan.
b. Gainerako bazkide laguntzaileei, haien artean ezarritako lankidetza-eremuen eta Aholku Batzordearen funtzionamenduaren testuinguruan.
 
Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k zenbat denboraz gordeko ditu zure datu pertsonalak?

Bazkide laguntzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak goian adierazitako helburu bakoitzerako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, edo lehenago ezabatzeko eskatzen duzun arte, baita arduradunak bete behar dituen legezko betebeharrak betetzeko behar duen denbora gehigarria ere.

Zer eskubide duzu zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Interesdunak honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu, bere datu pertsonalei dagokienez:
 
a. Datuetan sartzeko eskubidea: interesdunak eskubidea izango du SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k bere datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez jakiteko.
b. Datuak zuzentzeko eskubidea: interesdunak eskubidea izango du oker edo osatu gabe dauden bere datu pertsonalak zuzentzea eskatzeko.
c. Datuak ezabatzeko eskubidea: interesdunak, era berean, eskubidea izango du bere datu pertsonalak ezabatzea eskatzeko, baldin eta bere datuak jada beharrezkoak ez badira jaso ziren xederako —beste arrazoi batzuen artean—.
d. Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: inguruabar jakin batzuetan, interesdunak bere datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango du; hala eginez gero, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k erreklamazioak egiteko edo babesteko soilik gordeko ditu datu horiek.
e. Tratamendua aurkakotzeko eskubidea: inguruabar batzuetan, eta egoera partikularrarekin lotzen diren arrazoien ondorioz, interesdunak bere datu pertsonalen tratamendua aurkakotu ahal izango du. Hala eginez gero, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k haren datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoiak daudenean salbu, edo balizko erreklamazioak egiteko edo babesteko salbu.
f. Erreklamazioa aurkezteko eskubidea: Interesdunak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango du, batez ere bere eskubideak erabiltzean bete ez baditu, bere web atariaren egoitza elektronikoaren bidez (www.avpd.es) edo bere posta helbidera zuzendutako idazki baten bidez (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz).
 
– Eskubide horietaz baliatzeko, interesdunak idatziz jo dezake dbo@donostia.eus helbide elektronikora.
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.