
XXXIII. Sagardo Berriaren Eguna
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariak, eta 2025eko sagarraren uzta, sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira.
Ekitaldiaren hogeita hamahirugarren edizio honetako unerik bereziena lehen kupelaren irekierakoa izango da: Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du aurtengo gonbidatuak, eta 2026ko sagardo denboraldi berria irekiko du.
Aldez aurretik, ordea, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan. Ekitaldi sinboliko horrekin naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira.
Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2025eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Aurtengo gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Petritegi sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek gonbidatua soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45: Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du gonbidatuak eta horrekin, 2026eko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.