Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Parke eta lorategiak

Aieteko Parkea

Noble eta maisu. Horrela deskriba daiteke Aieteko Parkea

Hiria inguratzen duten mendixketako batean dago eta lorategi ikusgarriak eta, jakina, bertako jauregia, ditu bereizgarri.
Aiete – Miramón, ibilaldi lasaia egiteko bi auzo goi
Aiete eta Miramón auzoak Kontxako Badia inguruko mendi-hegaletan daude. Hiriaren erdiguneko zaratatik urrun dauden bi auzo dira, eta ez zaituzte indiferente utziko. Hiriaren eraikin enblematikoak bisitatu ditzakezu, hala nola Aieteko Jauregia edo Basque Culinary Center, esperimentu zientifikoekin jolastu Zientzia Museoan, eta erlaxatu hiriko bi lorategi eta parke handienetan.
Bere hormak hainbat pertsonaia aristokratikoren joan-etorrien lekuko izan ziren. Bertan, esaterako, Isabel II.a erregina, Ingalaterrako Victoria Erregina, Maria Kristina erregina eta Alfontso XIII.a erregea bizi izan ziren hainbat udatan, jauregia udako bizileku hartuta. Orain dela gutxi, berriz, kultur etxe bihurtu dute, eta sorkuntza-jardueraz gainezka dago.

 Pierre Ducassek diseinatu zituen lorategiak, eta, bertan, erromantizismo handiko urmaelak daude. Tokia ezin egokiagoa da bisitariak eguneroko errealitatea une batez ahaz dezan.
Zuk inoiz zuhaitz bat besarkatu duzu?
Guk ezin izan genuen eutsi. Inoiz egin ez duzuenentzat, esaten da zuhaitz baten tronkoa besarkatzen duzunean bertako energia ona guztia hartu dezakezula; probatu beharko duzue egiaztatzeko.

Parke eta lorategi gehiago

Eremu berde urbano ugari ditu, erraz eskuragarriak eta edertasun handikoak.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.