Oso hiri erosoa da oinez edo bizikletaz ibiltzeko, mutur batetik besterako distantzia, kostatik, 6 kilometrokoa da gutxi gorabehera, eta gainera iturri publiko ugari ditu guztiok erabiltzeko… Beraz, ez ahaztu ur pixka bat edatea zure ibilbidea egiten ari zaren bitartean! Hemen ikus ditzakezu hiriak dituen iturri guztiak: Donostiako iturrien mapa
Historia pixka bat…
Batek pentsa lezake, hiri berde honetan ‒askok nahiko luketena baino euritsuagoa eta uraren gertutasunak markatua‒ donostiarrek sekula ez zutela ur gabeziarik izan. Ba, bai, eta hiri askotan gertatu bezala, Donostia ere egarriz egon izan da, eta historian zehar ahalegin handiak egin behar izan dira bertako herritarrek ura helmenean izateko.
Baliabide horri ‒hiria hazi eta populazioa handitu ahala‒ beste hauek gehitu zitzaizkion: Moneda, Lapazandegi (1848), Errotazar (1865), Txoritokieta (1885) eta Olarain (1892); eta azkenean Artikutza (1919) erosi zenean konpondu zen erabat ur eskasia.
Zaharrenetako bat Kañoietan iturria da, Donostia harresituta zegoen garaikoa.
Garai hartarako oraingo Txofre plazan ere bazen beste iturri bat, harresi barruko jende askok bertara joatea nahiago zuena bere ura osasungarria omen zelako, eta harraska gisa erabiltzen zuten gainera arropa garbitzeko. Gaur egun plaza horretan bada iturri bat, baina, hau ere ederra izan arren, ez du zaharrarekin zerikusirik.
Ondo kontserbatzen diren beste iturri batzuk, gaur egun apaingarri funtzioa betetzen badute ere, hiru Wallace iturriak dira, Frantzia pasealekuan daudenak. Richard Wallace filantropo ingelesari zor zaio izen hori. Prusiarekin izandako gerraren ondoren ‒Napoleon III.a errenditzea (1870) eta Paris suntsituta uztea berekin ekarri zuena‒ Frantziako hiriburuan iturri publiko merke baina dotoreak ipintzea erabaki zuen Wallacek, biztanleei lagunduko zietenak. Wallacek sortutako modeloa berehala zabaldu zen Europako hiri ugaritara, haien artean Donostiara: iturri haietako ale batzuk erosi zituen hiriak XIX. mendearen bukaeran eta Kontxa pasealekuan kokatu zituen.
Egia esan, gure iturriek gure ohiturekin eta gure gizartearekin batera eboluzionatu dute, eta bizitako garai bakoitzaren isla dira, beraz.
Añade aquí tu texto…
Argazkia: Carlos de Gil