Argiztapen berritzailearen eta bereziaren alde hiriak egindako apustuarekin aurrera jarraituta, aurtengo berrikuntza esanguratsuetako bat da Iñigo Aristegiren “Besarkada” argi-eskultura. Besarkada handi hori Santa Katalina plazan dago eta hiriak Covid-19aren biktimei egin dien omenaldia da. Eskulturak 7 metroko altuera eta 800 kiloko pisua du eta behar-beharrezkoa dugun eguneroko keinu horrek duen garrantzia adierazi nahi du.
Hori dela eta, aurten, besarkadaz gozatuko dugu, haren modu guztietan. Donostia Turismoa osatzen dugunok Eguberria argiaren bidez besarkatzea proposatzen dizugu, hiria zeharkatzen duen Eguberrietako argiztapenarekin.
Eguberri hauetan, inoiz baino gehiago, argia eta besarkadak denontzat.
Planes para esta Navidad en San Sebastián