Donostia beti itsasora begira
Baina traineruen arteko lehen txapelketa zein den jakiteko, XIX. menderaino egin behar dugu jauzi eta, zehatzago esanda, 1874. urtera. Sarbide zaila eta olatu handiak zituzten portuetaraino arrantza-ontzi handiak atoian eramateaz arduratzen ziren Pasaiako hiru ontzi izan ziren protagonistak.
Baina Donostian lortu zuen txapelketa hark garrantzi handiena. 1879an, Donostiako Udalak hiriko Aste Nagusiko jaien egitarau barruan sartu zuen estropada antolatu zuen. Lehiaketak sekulako arrakasta izan zuen eta, ondorioz, urtero antolatzea erabaki zuten.
Hala, gaur egun, iraileko lehen bi igandeetan, milaka pertsona biltzen dira Kontxako badia inguruan Kantauri kostaldeko hainbat txokotatik lehiatzera etortzen diren traineruak animatzeko. Bi asteburu horietako giroa oso dibertigarria eta koloretsua izaten da; ia magikoa dela esan dezakegu.Izan ere, Kontxako Badiako estropadek gure marinel-kulturaren, -historiaren eta -tradizioaren zati handi bat jasotzen dute.
Estropurik gabe, ordea, hori guztia ez litzateke posible izango
Elkar ikusiko dugu!