Garai batean, jende gehienak euskaraz hitz egiten zuen gure hirian
Ikuspegi panoramikoa Igeldotik
Horregatik, hizkuntza batek bizirauteko, funtzio guztiak hizkuntza horretan betetzen diren espazioak behar ditu; espazio horiei arnasgune deitzen zaie, hizkuntzaren biriken antzekoak direlako. Bertan, euskara modu naturalean ikasten da, eta ohiko harremanetan euskara erabiltzea gauza normala da bertan bizi diren guztiek edo ia guztiek hizkuntza ezagutzen dutelako. Aipatu ditugun Igeldo eta Zubietan euskara arnas daiteke bertako biztanle gehienek euskara sarri erabiltzen baitute.
Igeldo gure hirian gehien bisitatzen den txokoetako bat izanik, bisitatzen gaituztenek gure kultura eta gure hizkuntza babesten lagun dezakete, hitz batzuk ikasiz eta erabiliz, aldeko jarrera erakutsiz, eta abar. Horrela, turismoa eta euskara bidelagun izan daitezke gure hirian
Igeldo mendiko itsasargia