Eragin al du euskarak atzerriko hizkuntza handietan?
Ilunabarra Sagueseko harresitik, Zurriola hondartzan
Gaur egun, munduko hizkuntza askotatik hartzen dira hitzak maileguan eta hizkuntza askotara igarotzen. Hitzak hartzen dizkiogu ingelesari, frantsesari, gaztelaniari… baina baita guretzat exotikoak diren japoniera eta txinerari ere.
Hitzak elkarri hartze horretan, badira euskaratik beste hizkuntzatara igaro direnak, ezagutu nahi al dituzu?
Txistorra sukaldatzen San Tomaseko ferian, abenduaren 21ean
Gaztelaniak euskarari hartu dizkion hitzen artean:
– Chistorra euskarazko txistor hitzetik dator, hau da, lukainka. cococha, kokotxa ere idatzia, kokots hitzetik dator, berez ezpainpeko zatia adierazten duena.
– Izquierda, euskarazko ezker hitzetik hartu zuen.
– Órdago, musean erabiltzen den hitza da, euskarazko “hor dago” esalditik datorrena.
Pottoka
Frantsesez euskaratik hartutako hitzak gutxi dira, baina…
Horiez gain, badaude ere hemen hain ezagunak ez diren beste batzuk:
– Orignal, Kanadako altzea izendatzeko erabiltzen da, eta hitz hori euskarazko orein hitzetik dator.
– Pottok, euskarazko pottoka hitzetik hartua, Euskal Herriko zaldi txikia da.
– Axoa, Lapurdiko plater ezaguna da, zekor haragiarekin eta barazkiekin prestatzen dena.
– Piperrade, beste euskal plater baten izenetik hartua, piperrekin prestatzen baita.
Horiez gain, euskal deituretatik sortutako hitzak ere badaude, hala nola, silhouette, frantsesetik beste hizkuntza askotara igaro dena, eta Ziloeta izeneko Biarrizko etxean jatorria zuen Étienne de Silhouette-ri zor zaiona. Bestalde, daguerreotype izeneko aparailua, euskal jatorriko Louis Daguerre asmatzailearen lana izan zen.
“Jai-Alai”
Ingelesak ere baditu euskal jatorriko hitz gutxi batzuk:
– by jingo (jingoism): se cree que esa expresión antigua proviene de la palabra “jainko” (dios) en euskera.
– Jai Alai: es el nombre creado para referirse a la cesta punta, al parecer un término acuñado por Serafin Baroja jugando con las palabras “High Life”. Esta palabra ha estado muy extendida en Estados Unidos gracias a sus frontones.