Grosen otsailaren 1ean eta Parte Zaharrean otsailaren 8an
Inauteriak baino lehen inude eta artzainek girotzen dute Donostia. Inudeak eta Artzainak Kandelario egunetik (otsailaren 2a) gertuen dagoen igandean ospatzen da; normalean, konpartsaren hurrengo egunean. Ekitaldi honek artzainak, inudeak eta garaiko beste pertsonai batzuk elkartzen ditu eta danborrariek Sarriegiren musika piezak interpretatzen ditutzten bitartean, hauek dantza egiten dute.
Hiriak inauterirako bidean egiten dituen ekitaldietako bat da. Bertan, inude eta artzainen 30 bat bikote eta 60 danborrari inguru ateratzen dira, baita beste hainbat pertsonaia ere, hala nola alkatea eta haren emaztea, idazkaria, gotzaina, mezamutilak, mikeleteak, olata-saltzaile edo barkillero bat, zapata-garbitzaile bat eta garai hartako beste pertsonaia batzuk.