Erakusketa Tabakaleran. Argazkia: @tabakalera_donostia
Egunez
Iparraldeko Geltokiko ataria edo “Brandenburgoko atea”
“Brandenburgoko atetik” tunela pasa eta Tabakalerako sarrerarekin egingo duzue topo. Lehen tabako-fabrika izan zen. Bitxikeria gisa, 20ko hamarkadan, lantegiko langile gehienak emakumeak ziren, eta horrek eragin zuen soldata propioa irabazten zuten emakume independente asko egotea… Donostia oso liberala baitzen 20ko hamarkadan! Belle epoque garaiaren sinboloa, emakumeek oso bizimodu soziala zuten, lasterketak, kirola, jaiak etab.!
Erlaxatzeko eremua Cristina Enea parkean, Tabakalera aurrean.
Mandasko dukeak Donostiako Fermín Lasala y Collado eta Itailiako Cristina Brunetti, Mandas eta Villanuevako dukesa, ziren. Fermin eta bere aita eragin handia izan zuten pertsonalitate publikoak izan ziren; askotan bidaiatzen zuten, zituzten karguengatik, eta, beraz, ez da kasualitatea tren-geltokia Cristina Enearen ondoan egotea ere…!
Parkeari Cristina Enea izena jarri zitzaion Cristina Brunettiren ohorez. “Enea” euskaraz etxe/jauregietako izendapenetan ohiko atzizkia da (ezaguna egingo zaizue lehendakariaren egoitza ofiziala, Ajuria “Enea”, ezta? Ajuria familiatik datorkio bada izena, haiek eraiki baitzuten jauregia jatorrian) Eta parkean paseatuta gosea egin baduzue, ez kezkatu, tabernen eremu bat oso gertu daukazue!
Eta parkean paseatuta gosea egin baduzue, ez kezkatu, tabernen eremu bat oso gertu daukazue!
Eta arratsaldez, gauez…
Gazteszenan eta El Andén-en agenda kontsultatzea ere komenigarria da, kontzertu eta jai asko antolatzen dituzte! Eta erresistentzia handia duzuenontzat… dena ixtean, Cactus geratuko zaizue, lokal undergroundena…
Eta ostirala baldin bada… Ez galdu pintxopotea Egiako tabernetan: pintxo bat eta edari bat 2 euroren truke, giroa bermatuta!
Auzoari buruzko eta bertan bizi diren artista/ elkarte kulturalei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu “To Auzoa/ Toma Barrio” liburuaren webgunean. Liburuan 82 artistek parte hartu zuten, auzoan bizi edo lan egiten dutenak (lokalizatutako 200 baina gehiagotik); hitzaurrean, Egia “Soho Donostiarra” bezala deskribatzen dute.